Espainiako mini txapelketa: Mikel Odriozolarekin eta Alex Susorekin hitz egin dugu, Euskadiko selekzioagatik hautatuak
Euskadiko mini selekzioek denboraldiko ekitaldi garrantzitsuenari aurre egingo diote larunbatetik aurrera San Fernandon, Espainiako txapelketa. Mutilek, Easo taldeko Mikel Odriozolagatik zuzenduak, Nafarroa, Errioxa eta Murtzia edukiko dituzte arerio multzoetako fasean. Emakumezkoek, Ointxe taldeko Alex Susok gidaturik, Andaluzia, Madrid, Galizia eta Asturias edukiko dituzte arerio kategoria berezian. Bi hautatzaileekin hitz egin dugu txapelketa hasi baino ordu gutxi batzuk lehenago.
-Nolakoa izan da prestakuntza? Nola iristen zarete txapelketara?
Mikel Odriozola: Egia esan prestakuntza aste hauek nahiko ondo joan dira, jokalariek lana gogoz egin dute eta pixkanaka talde bezala hobetzen joan gara. Talde langilea daukagu eta ilusioz beterik dabiltza jokalariak, gogotsu gaude txapelketa iritsi dadin eta ziur horrek lagunduko digula Kadizen.
Alex Suso: Sentsazio onekin iristen gara. Behetik gorako bidea egin dugu hilabete hauetan. Zerbait negatiboa aipatzearren, hori lesioak izan dira. Yaiza eta Naroari muxu handi bat bidaltzeko aprobetxatzen dut, arrazoi honengatik kanpoan geratu behar izan diren bi jokalari.
-Hiru (mutilak)/Bost (neskask) jokalari gipuzkoar dituzu. Hitz egiguzu haien inguruan eta zein izan daitekeen haien rola.
M.O.: Bai, hiru jokalari gipuzkoar ditugu, Manex, Bingen eta Marco, Ordizia, Ointxe eta Easokoak hain zuzen ere. Bere gainontzeko kideen moduan ilusio askorekin ikusten ditut, momentu batzutan pixkat urduri vaina beti lan egiteko prest, hiruak jokalari desberdinak dira eta espero deguna da beraien ezaugarrien barruan ahal duten guztia ematea da.
A.S.: Jokalari bakoitzak profil desberdina dauka eta historia pertsonal bat atzetik. Adibidez, Easo taldeko Inge Garuz lesio grabe batetik berreskuratzen egon da abendutik. Euskadiko eta Nafarroako txapelketa ezin izan zuen jokatu baino asko borrokatu du eta fruituak orain jasoko ditu. Baloia manexatzen abildade handia dauka, teknikoki oso ondo egiten du eta taldearentzat garrantzitsua da. Ane Roa, dauden baseetako bat da, oso ondo botatzen du baloia, konfidantza handia dauka bere buruarengan eta oso azkarra da; gainera jaurtiketa ona dauka eta defentsa bikaina. Elene Ubiernak altuera eta errebotea eskeintzen digu, eta oso mugimendu onak dauzka aurrez aurre jokatuz eta baita bizkarrez ere. Gainera bere humore ona kutsatzen du. Miren Iturzaeta kanpoan geratu zen azken deialdian, baino berriro deitu dugu Naroa Mugartegiren lesioagatik. Azkarra da, borrokalaria eta ikasteko gaitasun handiarekin. Gainera baloia ondo igotzen laguntzen gaitu eta pase bikaina dauka. Eta azkenik Izaro Arteche. Oso bertikala da, puntuak eskeintzen dizkigu eta bere intentsitatea kutsatzen du taldean. Jokalari klabea da kantxa barruan eta baita kanpoan ere.
-Zein motatako taldea izan nahi duzue?
M.O.: Uste dugu garrantzitsuena talde lana izango dela guretzat, baditugu jokalariak ezaugarri nahiko desberdinekin eta horiek indartzen saiatu nahi dugu, baina batez ere intentsitate altu batean jokatzen saiatu nahi degu.
A.S.: Jokatzen ondo pasa nahi dugu, inongo beldurrik gabeko taldea erasotzean, posesio askora jokatu nahi dugu eta puntu asko sartu nahi ditugu. Honek asko defenditzera behartzen gaitu, beraz gure esfortzua atzean handia izan behar da.
-Zuen multzoko aurkariak La Rioja, Nafarroa eta Murtzia (mutilak)/Andaluzia, Madrid, Galizia eta Asturias (neskak). Zer espero duzu hauetaz lehen fasean?
M. O.: Nafarroa pixkat ezagutzen degu abenduan jolastutako EuskNaf txapelketan ikusi baigenuen, baina entrenatzaileak ezagututa ziur asko hobetu dutela geroztik, ordea, Errioxa eta Murtzia ordea ez ditugu ikusi oraindik. Hala ere, txapelketa hauetan kontrakoa ezagutzea ondo dago, baina garrantzitsuena gure lanean zentrazea da eta ahalik eta lan txukunena egitea. Ondoren ikusiko degu partida bakoitzean zer maila emateko gai geran eta non jartzen gaituen txapelketak.
A. S.: Andaluzia eta Madrid faborito gisan hasiko dute txapelketa, baino inongo konplexurik gabe jokatuko dugu haien aurka eta ziur gaude gure jokalariek maila emango dutela. Galizia eta Asturias selekzioen aurka prestakuntzan zehar jokatu dugu. Bi selekzio handi dira baino aurre egiteko intentzioarekin goaz. Adin hauetan neurketa bakoitza mundu bat da eta edozer gauza gerta daiteke.
-Zure jokalarientzat lehen esperientzia da horrelako mailako txapelketa batean. Nola gestionatzen da hau entrenatzaile bezela?
M. O.: Hori da, lehen experientzia da beraientzat eta hau gauza positibo bat bezala ikusten degu. Lehen experientzia izanda, esan bezala, gogoak eta ilusioa oso handiak dira eta honek lan egiterako orduan gauzak errazten ditu. Ordea, badauka alde “negatibo” bat, urduritasuna handiagoa da, 11-12 urteko umeak dira eta ez da erreza beti estimulu guzti horiek gestionatzea, horregatik, gure lan garrantzitsuena zentzu honetan doa, ahalik eta gehien laguntzea beraiek experientzia positibo bat izan dezate.
A. S.: Haientzat emozio eztanda handia izango da eta gu hor egongo gara behar duten laguntza eskeintzeko, ez kirol arloan bakarrik, baita urduritasunak gestionatzeko garaian ere eta batez ere horrelako txapelketaz gozatzeko garaian. Noski txapelketak eta emaitzek garrantzia edukiko dutela baina prozesuan emaitzan baino gehiago zentratzeak gehiago gozatuaraziko digu txapelketa.
-Zer suposatzen du zuretzat, entrenatzaile bezala horrelako txapelketa bat jokatzeak?
M. O.: Azkenean, halako txapelketa hauetan garrantzitsuena jokalariek experentzia positibo bat izan dezatela da eta gure lana beraiei horretan laguntzea da. Esan bezala, ilusio izugarria daukate jokalariek eta ilusio horren mailan lan egin behar degu entrenatzaileek.
A.S.: Espainiako txapelketa batera joateak, bai Euskadiko selekzioarekin edo baita zure klubarekin ere gauza ikaragarria da eta beti mantenduko dudan oroitzapena. Oso emozionatua nago eta eskertua eman zaidan aukeragatik. Eskerrak eman nahi dizkiet entrenatzaile taldeari, jokalariei eta familiei egiten ari diren lan eskerga handiagatik, eta noski klub eta entrenatzaile guztiei ere egunerokoan jokalariekin egiten duten lanagatik.
ZORTE ON ETA DISFRUTATU!!