Jardunaldiko kronika

Jardunaldiko kronika

Asteburu honetako jardunaldian ez dugu sorpresa handiegirik bizi izan eta lehen postuetan dauden taldeek, orokorrean, trantsizio jardunaldi bat bizi izan dute.

Horren adibide dira Errendimenduzko junior eta infantil mailak, eta Emakumezkoen Senior Lehen Maila. Faborito guztiek lortu zuten garaipena poltsikoratzea eta euren lidertzak sendotuz jarraitzen dute azken jardunaldiak iristeko gutxi falta dela.

Mutilen Senior Lehen mailan bai aurkitu dugu, aurrez behintzat, sorpresa modura kontsidera genezakeen emaitza bat. Atletico SN SN-k erraz galdu zuen Cafes Aitonaren kontra (48-80) eta irabazi zuen Inter de Mitente liderrarengandik pixka bat urruntzen da horrela. Badirudi, momentu honetan, liderraren erritmoa jarraitu dezakeen bakarra STL Azkune dela.

Asteburuko beste notizietako bat errendimenduzko kadete nesketan izan genuen. Innova Hortz KLinka ISB, partida eder batean, ordura arte galdu gabe zegoen EASO Ibaeta Basket Buruntzari 54 eta 47 irabazteko kapaz izan zen. Hala ere, sailkapenean, donostiarrek jarraitzen dute lidergoan, bi partidako abantailarekin. Partaidetzako kadetean, lau jardunaldi jokatu diren arren, dagoeneko ze talde diren, edo agertzen hasi diren indartsuen, ikusi dezakegu, hiru multzotan banatuta, lau talde baitaude partidarik galdu gabe.

Amaitzeko, ezin aipatu gabe utzi, jardunaldiko partida moduan izendatu genuen neurketan, bi taldeek eman ziguten ikuskizuna. Partaidetzako infantiletako Ordizia Lacturalek, justu-justu bada ere, 58 eta 55 irabazi zion Antigua Luberri Keri eta modu honetara, partidarik galdu gabe jarraitzen du, bederatzi garaipen bildu dituelarik.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.