Jardunaldi atarikoa.

Jardunaldi atarikoa.

Asteburuan biziko dugun jardunaldia benetan da garrantzitsua hainbat talderentzat eta karteldegi erakargarri batean, hainbat eta hainbat partida interesgarri aurkituko ditugu.

Hasteko, Errendimenduzko junior mutiletan, emozioa bor-bor dago hiru talde baitaude garaipen bakarreko distantzian eta gainera hauetako biren arteko norgehiagoka zuzena biziko dugu asteburuan: EASO Mandoegi (15-3) vs BKL Murumendi (14-4). Partaidetzan ere sailkapenaren goi postuetan egongo diren taldeen arteko gurutzaketa zuzenak hasiko dira asteburuan. Modu honetan, A-1 multzoan, EASO Igeldok eta Atletico SN SN-k garaiezinak diren frogatu beharko dute beste behin.

Kadetetan nesken lehiaketetan jarriko dugu arreta. Errendimendu mailan, EASO Ibaeta Basket Buruntza lider da eta horrela amaituko du, baina bigarren postuaren borrokan daude Ordizia KE eta Hortz Klinika ISB, eta asteburuan batak bestearen aurka jokatuko du. Partaidetzan, bigarren multzoan, Eskoriatza Keren eta SaskiAxularren arteko partida polit bat aurkituko dugu, eta hirugarren multzoan Oiarso eta Andraitzen artekoa; talde guztiak daude 3-0 balantzearekin, multzoko lidertza eskuratu nahian.

Infantilei dagokienez, errendimenduzko nesketan lehen postuan dauden taldeen arteko partidez beteriko jardunaldi zirraragarria daukagu. Alde batetik, lehen multzoan, ZAST Kuraye (3-0) eta Marmoles Aztiria ISBren (4-0) artekoa; bigarren multzoan, BKL Pagoetaren eta Lana Ointxeren artekoa, biak ala biak 3-0ko balantzearekin.

Amaitzeko, mutilen hirugarren mailako seniorretan EASOk Elorri Aldaparen bisita jasoko du, bigarrenak lehenari egingo dio bisita beraz, lehiaketaren fase honetan erabakigarri suerta daitekeen partida batean.

 

Jardunaldiko partida

Errendimenduzko Junior Mutilak

EASO Mandoegi (15-3) vs BKL Murumendi 14-4)

Igandea // 12:00etan // Bidebieta Kiroldegia

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.