Jardunaldiko atarikoa.

Jardunaldiko atarikoa.

Aurretik dugun jardunaldiak, printzipioz, ez dauka aurkari zuzenen arteko lehiarik, baina faboritoek aurreneko sailkatuen aurka motibazio estra bat izan ohi duten taldeen aurka, gogor jardun beharko dute, sailkapenetako askotan behintzat, gauzak argitzen hasi ahal izateko. Jarraian, asteburuan izango ditugun partida erakargarrienak.

Errendimenduzko kadete nesketan, EASO Ibaeta Basket Buruntzak Innova Hortz Klinika ISBren kantxara egingo duen bisita. Azpeitiarren lidergoa ez dago arriskuan baina bai bere menderaezintasuna, donostiarrek ere sekulako denboraldia baitaramatzate.

Behe mailei so eginez gero, ezin aipatu gabe utzi partaidetzako Infantil Haundiko lehiaketa. Fase erdia pasa berritan, Ordizian, bi partida eder ikusteko aukera izango dugu. Mutiletan, Ordizia Lacturalek (8-0) eta Antigua Luberri 08-k (7-1), lehen multzoko lidergoa izango dute jokoan euren arteko partidan. Nesketan, etxekoek (4-0 balantzearekin) BKL Txindokiren (3-1) bisita jasoko dute.

Eta honi guztiari gehitu behar zaio junior, kadete eta infantil mailako hainbat eta hainbat lehiaketetan hirugarren edo laugarren jardunaldian murgilduko direla asteburu honetan eta, seguruenik, lehen postuetan ibiltzeko lehian zein talde ikusiko ditugun antzematen hasiko gara.

 

Jardunaldiko partida

Partaidetzako Infantil Handi Mutilak

Ordizia Lacturale vs Antigua Luberri KE 08

Larunbata // 09:15etan // Majori Kiroldegia (Ordizia)

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.