
CES 2022
Espainiako Saskibaloi Federazioak, Aragoiko Saskibaloi Federazioarekin elkarlanean, Goi Mailako Entrenatzaile Kurtsoaren 46. edizioa antolatu du.
Kurtsoak izaera FEDERATIBOA izango du eta apirilean hasiko da on-line klaseekin; 2022ko uztailaren 8tik 17ra, berriz, aurrez aurreko zatia landuko da Zaragozan.
Aurten, izen-emateak modu digitalean egingo dira.
Jarraian interesa dutenentzako deialdia eta ostatu-boletinak uzten dizkizuegu.
Anima zaitezte zuen formazioan beste pausu bat ematera!