Jardunaldiko atarikoa.

Jardunaldiko atarikoa.

Eskola Kirolaren egoera desblokeatzen saiatzen ibili gara aste guztia, oraingoz arrakastarik gabe, eta konturatu orduko gainera etorri zaigu jardunaldi berri bat.7

Hurrengo lerroetan jardunaldiak izango dituen partida aipagarrienei idazten saiatuko gara, Emakumezkoen Senior Lehen Mailatik hasita, bertan partida ederra aurreikusten baita Goierri Ayma eta Intxaurrondoko Internacionalen artean. Sailkapenean berdinduta daude bi taldeak, orain arte jaun eta jabe agertu den eta asteburuan atsedena duen EASO liderraren atzean. Beraz, irabazleak lehen postutik pauso bat gertuago amaituko du jardunaldia.

Maila bat beherago, Errendimenduzko Junior Mutiletan, Ama Guadalupekoa liderrak partida gogorra izango du EASO Mandoegiren bisitarekin; hirugarren sailkatuak hondarribiarrak sailkapenean  harrapatzen saiatuko dira. Mutilekin jarraituz, baina partaidetzan, Atletico Sn Sn Larrun mahai gainean kolpe erabakigarria ematen saiatuko da, sailkapenean bere atzetik bi garaipenetara duen Astigarragako Mundarroa A-ren kantxan garaipena eskuratuta. Nesketan, partaidetzako bigarren multzoan, Luberri Aldapeta Maria Ikastetxeak Lezora egingo duen bisita dugu aipagarri; laugarren garaipena segida eskuratu nahi dute atseden hartzen duen Ibaeta Bera Bera liderrarengandik garaipen bakarrera jartzeko.

Amaitzeko, errendimenduzko kadete mutiletan bigarren fasea hasiko dute orain, eta neskek ligako normaltasunera egingo dute buelta. Partaidetza mutiletan bigarren multzoan jokatuko den partida bati egongo gara so: SaskiAxular-ek eta Eibar Saskibaloiak, elkarren kontrako partidan, bigarren postua dute jokoan eta Atletico Sn Sn Adarrari gertutik segitzen jarraitzea.

 

Jardunaldiko partida

Emakumezkoen Senior Lehen Maila

Goierri Ayma vs CD Internacional

Larunbata // 18:00 // Aldiri Kiroldegia (Urretxu)

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.