Jardunaldiko kronika.

Jardunaldiko kronika.

Errendimenduzko mailek hartu dute protagonismo guztia asteburu honetan eta gutxika-gutxika bagoaz ikusten zeintzuk izango diren Euskal Liga jokatzeko mailaz igotzeko borrokan ibiliko diren taldeak.

Urrezko junior mutilei dagokienez, Goierri Gaestopasek sekulako aurrerapausoa eman zuten Top4an sartzeko borroka horretan, Askatuak Hollisen kantxan 66 eta 74 irabazi eta gero; izan ere, bi taldeak, garaipenetara berdinduta daude orain, azken, eta emozioz beterik izango den, jardunaldiaren aurretik. Nesketan Bera Berak lehen postua ziurtatua dauka dagoeneko, eta beste hiru postuak zeintzuk taldek eta zein ordenatan beteko dituzten jakitea falta da, gerora zeinek zeinen kontra jokatuko duen ikusteko.

Urrezko kadete mutiletan, azken jardunaldia izan dugu jokoan eta bertan ZAST & Furiusek eman du kolpe erabakigarria, Bost Machine Tools TAKEren kantxa 55 eta 58 irabazita laugarren postuan amaitzea lortu baitu; lehen postuan Askatuak Galileak amaitu du Hondarribian 42 eta 45 irabazi eta gero, eta beraz, Lauko Finaleko finalerdietan zarauztarren aurka jokatuko beharko du. Nesketan ere azken jardunaldia jokatu da, baina kasu honetan, jada ezagutzen genituen igoerako Lauko Finala jokatuko duten lau taldeen izenak: Ekiola Ointxe, Ordizia KE, ZAST Kuraye eta EASO Basket Oriamendi.

Kronika ixteko, urrezko infantil neskak. Oraindik hainbat jardunaldi gelditzen dira fase erregularra amaitzeko, baina EASO Basket Iruleak aurrerapauso handia eman du lehen postuan amaitu ahal izateko Lan Taberna ISBri 55 eta 39 irabazi ostean. Zilarrezko mailan, Bera Berak lidergoa eskuratu du bakarka, Ordizia Lacturaleri 35 eta 33 irabazi eta gero.

 

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.