Jardunaldiaren atarikoa.
Gabonek berekin ekarriko duten geldiunearen aurretik 2022ko azken jardunaldi osoa izango da asteburu honetakoa, eta partidu handi asko eta gure taldeentzat momentu garrantzitsu piloa ekarriko ditu berekin.
Adibidez errendimenduzko kadeteei dagokienez. Nesketan, Ekiola Ointxek EASO Basket Oriamendiren aurka eta Ordizia Kek ZAST Kuraye ZKEren kontra Euskal Ligarako bi txartelen bila borrokatuko dute. Mutilei dagokienez, borroka berdinean murgilduta egongo dira EFIK ISB EASO Basket Cromovaren kontra eta Askatuak Galilea ZAST & Furiosen aurka.
Juniorretan, urrezko mailako azken jardunaldia jokoan, eta gauza asko oraindik erabakitzeke. Mutiletan, EASO Basket Andatzak eta Ordizia Oklik jardunaldi lasai xamarra izango dute igoera kaporaketak jokatzeko txartelak lortuta dituztelako jada, baina Askatuak Hollis bosgarren sailkatuak (7-6 balantzearekin) EASO Basket Igeldo hirugarren sailkatuaren (8-5) kantxan jokatuko du erabakigarria izango den partidua, eta hari begira egongo da baita ere, laugarren sailkatua den Goierri Gaestopas, bere postua mantendu nahi izanez gero, etxeko lanak egin behar baditu ere. Nesketan dena askoz ere garbiago dago. Dagoeneko ezagutzen ditugu lau sailkatuak eintuk diren: Bera Berak lidergoa ziurtatuta dauka, eta bere atzetik Atletico Sn Sn Garazi, Ordizia KE eta EASO Basket Plagamaniak zein postutan amaituko duten azken jardunaldi honetan jakingo da.
Horretaz gainera, senior, infantil eta partaidetzako partidu pila izango ditugu karteldegia betetzeko, 2022 honi amaiera ezin hobea emateko balioko duena.
Partidu erabakigarri bat jokatuko duten guztiei zorterik onena opa nahi diegu, eta batez ere, disfrutatzen segi gure kirol honekin!