Jardunaldiko atarikoa.

Jardunaldiko atarikoa.

Zubiko oporrak direla eta, asteburu honetako jardunaldia nahiko murritza izango da, eta errendimenduzko taldeek soilik jokatuko dituzte partiduak.

Infantiletan maila goreneko partiduak izango ditugu, hori bai. Nesken urrezko mailan EASO Basket Iruleak eta LATZ Taberna ISBk lidergoa izango dute jokoan elkarren aurkako partiduan; Zilarrezko mailan ere berdina gertatuko da, Bera Bera eta Ordizia protagonista izango direlarik. Mutilei dagokienez, Ordizia 09k EASO Basket Farmacia Felipe IVren lehen porrota eragin nahi izango du eta modu horretara sailkapena zerbait estutu; Bide beretik, zilarrezko mailan, Antigua Luberri Urdinek Marmoles Aztiria ISBk lehen aldiz galtzea bilatuko du partidu benetan erakargarri  batean.

Errendimenduzko juniorretan, mutilen urrezko mailari dagokionez, ez dago enfrentamendu zuzenik eta beraz, lehen lau sailkatuek, euren postuak sendotzea bilatuko dute fase amaiera honetan. Nesketan, berriz, lehen eta bigarren sailkatuek aurrez jokatu zituzten euren lehiak, eta beraz, hauen uberan dauden EASO Basket Plagamaniak eta Atco Sn Sn Garazik garaipena lortzen ote duten ikusi beharko da.

Kadeteekin amaituko dugu. Bertan, nesken urrezko mailan azken jardunaldia egongo da jokoan, eta besteak beste, Zast Kuraye (10-3) – Ordizia KE (11-2) interesgarri bat ikusi ahal izango dugu. Mutilen urrezko mailan bigarren eta hirugarren sailkatua izango dira aurrez aurre: EFIK ISB vs EASO Cromova; baina, horretaz gain, laugarren sailkatuak, ZAST Furiousek, berarekin sailkapenean berdinduta dagoen Bost Machine Tools TAKE hartuko du, Top4an sartzeko gako izan daitekeen partiduan. Eta zilarrezko mailan ere, enfrentamendu zuzenak bigarren eta hirugarren sailkatuaren artean eta laugarren eta bosgarrenaren artean. Sekulakoa! Denok gozatzera beraz!!

 

JARDUNALDIKO PARTIDUA

Infantil mailako urrezko neskak

EASO Basket Irulea vs LATZ Taberna ISB

Larunbata // 12:00etan // Bidebieta kiroldegia (Donostia)

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.