Jardunaldia: TAKE eta ZAST, lidertzan Gizonezkoen eta emakumezkoen lehen mailan

Jardunaldia: TAKE eta ZAST, lidertzan Gizonezkoen eta emakumezkoen lehen mailan

TAKE Orbela Taberna dago bakarkako lidergoan gizonezkoen lehen mailan zortzigarren jardunaldia jokatu ostean. Talde tolosarrak egungo txapelduna gainditu zuen, Atletico San Sebastian, 66-51, eta astebukaera hontara arte kolidertzan zegoen Errotaundi ISB taldeak galdu egin zuen C.D.Internacional zuzeneko aurkariaren kontra 68-44. Beraz, sailkapenaren aurrekaldea oso estu geratu da, lehenengoaren eta bostgarrenaren artean garaipen bateko diferentzia besterik ez dagoelarik. Emakumezkoen lehen mailan bestetik, Zast Neskak da lidergoan porrotik jaso gabe daudelarik lau jardunaldiren ostean; astebukaera hontan Añorga gainditu zuten (42-72) eta Grupo Eme Oiarsok galdu egin zuen Ostadar taldearen aurka (56-51).

Ama Guadalupekoa Ikasbasket eta Cafes Aitona Askatuak Robota taldeak trataezin jarraitzen dute gizonezkoen juniorretan. Hondarribiarrek azken laurdenean erabaki zuten leia Atletico San Sebastian on baten aurka (56-49), eta donostiarrak 100 puntutatik gertu geratu ziren CPK Kaldereria ISB taldeari eginiko bisitan. Bestetik, emakumezkoen juniorretako sailkapenaren buruan dagoen borroka bizi bizirik dago. Torrealday Asesores Hondarribia, Zast Zarautz ZKE eta Typo 90 Askatuak Rusell taldeek bederatzina garaipen dituzte beste horrenbeste jardunalditan. Jaldunaldiko leia berdinduenean, Goierri UZ Baleike taldeak Ostadar gainditu zuen 47-42.

Astebukaerak sekulako bi neurketa uzi zituen gizonezkoen kadeteetan. Leia zirraragarri batean, Ordiziak, Zast Zarautz gainditzea lortu zuen luzapenaren ostean 87-89 Zarautzen. Bestetik, Easo Raviolina taldea 15 puntutako desabantaila iraultzetik gertu geratu zen azken laurdenean BKL Murumendi taldearen aurka, baina azkenean ez zuen lortu (73-69). Emakumezkoen kadeteetan, Alkideba Ointxe taldea, liderra den Easo Lorea Gourmet gainditzeko zorian egon zen; arrasatearrak gainetik iritsi ziren azken laurdenera (37-36), baino oso bukaera berdinduan ez zuten garaipena eskuratzea lortu (49-52).

Kontsultatu hemen jardunaldiko emaitza guztiak: 
Gizonezkoen 1. maila
Emakumezkoen 1. maila
Gioznezkoen 2. maila
Emakumezkoen 2. maila
Gizonezkoen 3. maila
Emakumezkoen juniorrak
Gizonezkoen juniorrak
Emakumezkoen kadeteak
Gizonezkoen kadeteak
Euskal Ligak

Iruzkin bat idatzi