Bigarren mailako entrenatzaileentzat kurtsoa Azpeitia-Azkoitian
Azpeitia-Azkoitian egingo den bigarren mailako entrenatzaileentzako kurtsoaren izen emate epea irekita dago jada. Huaexek dira bete beharreko baldintzak eta kurtsoaren datu garrantzitsuak:
- 18 urte beteak edukitzea.
- Lehen mailako tituluaren edo begirale tituluaren (plan zaharrekoa) jabegoan egotea.
- Klase presentzialetara joatea derrigorrezkoa da.
- Plazak mugatuak dira eta izen ematearen ordenaren araberakoa izango da.
- Datak: abenduak 6, 28 eta 29/ urtarrilak 12 eta 26/ otsailak 22/ martxoak 14/ apirilak 14, 15, 16 eta 17 (ordutegiak finkatzeke daude oraindik).
- Izena emateko, formularioa (jarraitu link hau) eta inprimakia (deskargatu hemen) bete behar dira, artxiboan bertan bete (EZ inprimatu eta eskaneatu) eta bidali abenduak 5a baino lehen GSF-ra argazki bat, DNI-aren fotokopia bat eta Kutxabankeko abonu-agiriarekin batera, maribel@gisaski.eus helbidera.
- Izen emate kuota 300 € dira, eta KUTXABANK: 2095-5009-73-1061453543 kontu korronte zenbakian ingresatu beharko dira ingresua egiten duen pertsonaren izen abizenak jarriz.