Jardunaldia: Leia zorrotzak liderrentzat kategoria guztietan
Astebukaerak oso leia interesgarriak dakartza kategoria guztietan. Emakumezkoen lehen mailan, Grupo Eme Oiarsok (3-0), beti zaila den Ostadar (2-1) taldearen kantxa bixitatuko du porrotik jaso gabe jarraitzeko asmoarekin. Kolidertzan dagoen beste taldeak, Zast Neskak (3-0), bere lehen garaipena eskuratzen saiatuko den Añorga taldea bixitatuko du. Gizonezkoen lehen mailan, TAKE Orbela Tabernak (6-1) orain arteko txapelduna jasoko du, Atletico San Sebastian (4-3), eta bestetik, Errotaundi Okindegia ISB taldeak (6-1) CD Internacionalen (5-2) kantxa bixitatuko du, beraz daukan guztia eman beharko du sailkapenaren goikaldean jarraitzeko
Zast Zarutz (8-0) eta Grupo Eme Oiarso (6-2) taldeen arteko leia da erakargarriena emakumezkoen juniorren mailan. Porrotik jaso ez duten beste taldeei dagokienean, Torrealday Asesores Hondarribia (8-0) taldeak, Bera Bera Albistur (3-5) bixitatuko du eta Typo 90 Askatuak Rusell (8-0) taldeak, Eskoriatza (1-7) jasoko du. Gizonezkoen juniorretan, liderra den Ama Guadalupekoa Ikasbasket taldeak, Atletico San Sebastian Anie (3-1) jasoko du Hondartzan; jardunaldi hontan deigarria da ere Erroibide Irun (3-2) eta Cafes Aitona Askatuak Azpiazu (3-1) taldeen arteko leia.
Easo Lorea Gourmet (8-0) taldeak Alkideba Ointxe (3-5) bixitatuko du beste garaipen bat eskuratzeko asmotan liga hasiera borobil hontan emakumezkoen kadeteetan. Gizonezkoen kadeteetan bestetik, Ordiziak (8-0) azterketa gogorra edukiko du aurrean, Zast Zarautzen (6-2) aurka arituko da azken hauen kantxan (Argazkia: Ostadar Saskibaloia).
Kontsultatu hemen jardunaldiko ordutegi guztiak:
Gizonezkoen 1. maila
Emakumezkoen 1. maila
Gizonezkoen 2. maila
Emakumezkoen 2. maila
Gizonezkoen 3. maila
Emakumezkoen juniorrak
Gizonezkoen juniorrak
Emakumezkoen kadeteak
Gizonezkoen kadeteak
Euskal Ligak