Urko Otegi LEB zilarreko jardunaldiko MVP-a

Urko Otegi LEB zilarreko jardunaldiko MVP-a

Urko Otegik lekzioak ematen jarraitzeu du. Pasaiako hegal-pibota da, 38 urterekin, LEB zilarreko MVP-a, bere taldea den Hestia Menorcaren garaipenean erakustaldia eman ostean Villarobledoren kantxan (82-87, luzapenaren ondoren). 38 minututan, Otegik 31 puntu (15/10 jaurtiketetan eta 12/11 jaurtiketa libreetan), 8 errebote eta 39ko balorazioa lortu zuen, ia ezer ez.

Beste neurketa bikain bat pasaitarrarentzat, irlara bueltatzearekin batera bere taldeko liderra bilakatu dena. Menorca bigarren dago sailkapenean, zazpi garaipenekin 9 jardunalditan. Hegal pibotak 16 puntuko, 7 erreboteko, 1’4 asistentziako eta 21eko balorazioko batazbestekoa dauka jokatzen dituen 26 minututan. Zenbaki bikainak zalantzarik gabe, laugarren saskiratzaile onena izanik eta ekialdeko ligan gehien baloratzen dutenen sailkapenean bigarren izanik. Beraz, Otegik diztira egiten jarraitzen du Menorkan.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.