Jardunaldi zaila Euskadirentzat Espainiako txapelketetako estreinaldian
Euskadiko kadete eta infantil selekzioek ez dute hasiera ona eduki Huelvan jokatzen diren Espainiako txapelketetan. Emakumezkoen kadeteen taldeak, Joseba Lizarralde entrenatzailea duena, lortu du Euskadirentzat garaipen bakarra. Haien bigarren neurketan izan da Nafarroaren aurka, 53-45. Euskadik neurketa hasieratik agindu du, abantaila handiak eduki dituelarik lehen zatian. Baina Nafarroak susperraldia eduki du atsedenaldiaren ostean eta lau puntura jartzea lortu du (40-36). 11-0 eko partzialak azken laurdenean neurketa erabakia utzi du.
Gizonezkoen kadeteen selekzioek gertu eduki du garaipena. Neurketa zail batean Kanariar selekzioaren aurka, Euskadi korrontearen aurka joan behar izan da neurketa hasieratik. Atsedenaldian neurketak erabakia zirudien (27-43), baina bigarren zatiako Euskadiren susperraldiak berriro neurketan sartu ditu (52-57, partidua amaitzeko bi minuturen faltan). Baina azken minutuetan David Ruiz de Lazcanoren mutilek ezin izan dute markagailua guztiz irauli.
Gainontzeko Euskal selekzioek ez dute garaipena lortzeko aukerarik eduki aurkari oso gogorren aurka neurtu baitira. Hauek izan dira lehen jardunaldiko emaitzak.
Emakumezkoen Kadeteak
Euskadi 36-62 Castilla y León
Euskadi 53-45 Navarra
Gizonezkoen Kadeteak
Euskadi 54-61 Canarias
Emakumezkoen Infantilak
Euskadi 35-51 Canarias
Euskadi 56-87 Madrid
Gizonezkoen Infantilak
Euskadi 22-73 Madrid
Euskadi 34-78 Comunidad Valenciana