Lautik hiru Euskadiko selekziok jarraituko dute kategoria berezitan
Lautik hiru Euskadiko selekziok lortu zuten Espainiako kadete eta infantil mailetako txapelketetan kategoria berezian mantentzea Huelvan jokatutako txapelketetan. Emakumezkoen kadeteek, Iraurgiko entrenatzailea den Joseba Lizarraldek zuzenduak, gizonezkoen kadeteek eta emakumezkoen infantilek neurketa erabakiorretan garaipena lortu zuten. Gizonezkoen infantilek ez zuten gauza bera lortu, beraz hurrengo txapelketak preferente mailan jokatuko dituzte.
Oso orekatua izan zen neurketan, Madrilgo komunitatearen aurka gainera, Joseba Lizarralderen neskek euren defentsa inposatzea lortu zuten, batez ere atsedenaldiaren ostean, horrela oso berdindua izan zen neurketa aurrera atereaz. Partzial handiak lortzea edo markagailuan ihes egitea ez zuen inork lortu. Tentsioz betetako leia izan zen, konprometitua, odol hotzak eta detaile txikiek eman zioten Euskadiri mantentzeko txartela (48-41). Easoko jokalaria den Uxue Etxarte, erabakiorra izan zen berriro ere, sei puntu, zortzi errebote eta hiru asistentziarekin.
Gizonezkoen kadeteen selekzioak erraz gainditu zuen Extremadura (72-35). Lehen laurdeneko 27-4 ak eginbeharra bideratua utzi zuen Euskadirentzat, abantaila mantentzen eta handitzen jakin zuena gainera neurketaren amaierara arte. TAKE taldeko Beñat Etxeberria izan zen neurketako onenetakoa, 6 puntu eta 7 erreboterekin (13ko ballorazioa), eta baita Ointxe taldeko Aitzol Lagunilla ere, 8 puntu eta 9 erreboterekin (10eko balorazioarekin).
Emakumezkoen infantilen selekzioak azken unean lortu zuen kategoria berezian mantentzeko txartela, Balearretako selekzioaren aurka irabaziz 52-51. Kardiakoentzat aproposa ez zen neurketa izan zen, bi taldeak markagailuan nagusitasuna hainbatetan eduki zuten. Balearretako selekzioa aurretik sartu zen azken laurdenean (43-41), orduan izan zen, txapelketako momenturik zailenean, Euskadik bere defentsarik onena zabaldu zuenean, bere aurkaria zortzi puntutan utzi zuen laurden erabakiorrean, eta azken minutuak hobeto kudeatzen jakin zuen saria lortzeko.
Gizonezkoen infantilen selekzioak ez zuen gauza bera lortu Murtziaren aurka galduz (68-43). Berdintasun handiko lehen zati baten ostean (27-29), hirugarren laurdena txarra izan zen Euskadiko selekzioak zituen asmoentzat. 23-4 ko partzialak edozein aukera zapaldu zuen eta Euskadik ezin izan zuen txapelketa borobildu lau mantentzeko txartel lortuz.