Espainiako kadete eta infantilen txapelketak bihar hasiko dira hemeretzi gipuzkoarrekin bertan

Espainiako kadete eta infantilen txapelketak bihar hasiko dira hemeretzi gipuzkoarrekin bertan

Kadete eta infantilen mailetako Espainiako txapelketak bihar, osteguna, hasiko dira Huelvan. Hemezortzi jokalari gipuzkoar egongo dira bertan Euskadiko selekzioekin, sei klub desberdinetako jokalariak, eta baita emakumezkoen kadeteen entrenatzailea den Joseba Lizarralde ere (Iraurgi).

Talde guztiak bosteko bi multzotan izan dira banatuak, horietatik bi onenek egingo dute aurrera finalaurrekoetara. Gaztela Leon, Nafarroa, Andaluzia eta Aragoi izango dira Euskadiren lehen aurkariak emakumezkoen kadeteetan; Kanariak, Galizia, Katalunya eta Andaluzia gizonezkoen kadeteetan; Kanariak, Madrid, Gaztela eta León eta Katalunya emakumezkoen infantiletan eta azkenik Madrid, Valentzia, Andaluzia eta Galizia gizonezkoen infantiletan.

Hauexek izango dira gure ordezkariak eta Euskadiko selekzio bakoitzaren egutegia lehen fase honetan. 

EMAKUMEZKOEN KADETEAK

  • Osteguna (9.30): Euskadi – Castilla y León

  • Osteguna (17.30): Euskadi – Navarra

  • Ostirala (13.00): Euskadi – Andalucía

  • Larunbata (17.30): Euskadi – Aragón

Entr. Joseba Lizarralde (Iraurgi)
Uxue Etxarte (Easo)
Judith Navarro (Easo)
Paula Sanjuan (Iraurgi)
Maria Otaegi (Iraurgi)
Nora Mecoleta (Hondarribia)

GIZNEZKOEN KADETEAK

  • Osteguna (19.30): Euskadi – Canarias

  • Ostirala (11.30): Euskadi – Galicia

  • Ostirala (19.30): Euskadi – Catalunya

  • Larunbata (13.30): Euskadi – Andalucía

Julen Lorenzo (Ointxe)
Aitzol Lagunilla (Ointxe)
Beñat Etxeberria (TAKE)

EMAKUMEZKOEN INFANTILAK

  • Osteguna (11.30): Euskadi – Canarias

  • Osteguna (19.30): Euskadi – Madrid

  • Ostirala (19.30): Euskadi – Castilla y León

  • Larunbata (13.30): Euskadi – Catalunya

Irene Yurrita (Easo)
Eider Mugica (Easo)
Doltza Oiartzabal (Iraurgi)
June Guenetxea (Aresko)
Garazi Agirre (Ointxe)

GIZONEZKOEN INFANTILAK

  • Osteguna (9.30): Euskadi – Madrid

  • Osteguna (17.30): Euskadi – Comunidad Valenciana

  • Ostirala (13.30): Euskadi – Andalucía

  • Larunbata (9.30): Euskadi – Galicia

Jon Larrea (Easo)
Julen Benages (Easo)
Sergey Zaragoza (Easo)
Markel Errasti (Ointxe)
Lander Agirre (Ointxe)

Zorte on neska-mutilak!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.