Jardunaldiaren atarikoa.

Jardunaldiaren atarikoa.

Asteburua partidaz betea dator, baina berez, jardunaldia atzo hasi zen Emakumezkoen senior bigarren mailako Tecnum eta Añorga Saskibaloia taldeen arteko partidarekin. Maila honi egingo diogu erreparoa hain zuzen ere, partidarik galdu ez duten bost taldeetatik lauk beraien aurka jokatuko baitute: Saski Goiena Hemen Garbiketak – Drunkat Hoops eta Bergara soraluce KE – EASO Araxes.

Emakumezkoen lehiaketekin jarraituz, Errendimenduzko Junior mailan, Goierri UZ Baleike liderraren eta Zast Zarautz bigarren sailkatuaren (bi partida gutxiago jokatuta, hori bai) artekoa nabarmenduko genuke. Kadete mailan ere beste partida polit bat aurreikusten da Innova Hortz Klinika ISB eta Atletico SN SN Ardatzaen artekoan; donostiarrek etxekoen lehen porrota bilatuko dute eta bide batez sailkapenean Urolakoen pare jartzea.

Guztira 130 partida biziko dira gure kantxetan, eta printzipioz emakumezkoen lehiaketak protagonismo dezente hartuko du, partida interesgarriak aurreikusten baitira behintzat.

 

Jardunaldiko partida

Innova Hortz Klinik ISB (4-0) – Atletico SN SN Andatza (3-1)

Errendimenduzko Kadete Neskak

2021/10/23 // 09:00

Azpeitiko kiroldegia

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.