Jardunaldiaren kronika.

Jardunaldiaren kronika.

Lidergoan dauden taldeek euren sendotasuna erakutsi dute beste behin asteburu honetan, nahiz eta salbuespenen bat ere egon den. Izan ere, aurreneko sailkatuak indartsu badaude ere, behetik gora datozen zenbait talde ere burua erakusten hasi dira. Horren adibide dugu Gizonezkoen Seniorren bigarren mailan, ZAST Zarautz ZKE liderrak nola galdu zuen 63 eta 60 Goierri Modelos Ezgubaren aurka, edota Errendimenduzko Junior nesketan porrotik ezagutzen ez zuen Goieri UZ Baleikek nola galdu zuen bere lehen partida Zarauzko nesken aurka.  

Azpimarratu nahi dugu ere Errendimenduzko Kadete nesketan Atletico San Sebastianek, jardunaldiko partidan, 33 eta 43 garaitu zuela ordura arte lider zen Hortz Klinika ISB, Azpeitian.

Gainontzeko mailetan denboraldia garaipenekin hasi dituzten taldeak ez direla asetzen erakutsi dute, eta balizko aurrez-aurrekoen esperoan, lidergoan sendo mantentzen direla ikus dezakegu. Horrela gertatzen da adibidez, Gizonezkoen Seniorren lehen mailan (Inter de Mitente eta STL Azkunerekin), Errendimenduzko Infantil nesketan (Ordizia eta Marmoles Aztiria ISBrekin) edo errendimenduzko Infantil mutiletan (Easo Cromova eta Easo Farmacia Felipe IVrekin).

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.