Jardunaldiak emandakoa.
Asteburuak utzi digun beri pozgarriena da hilabetetako geldiune eta ezjakintasunen ondoren txikienak ere kantxa baten gainean ikusi ahal izan ditugula. Kirol eskola jada martxan dago. Guztiak gaude martxan jada.
Gainontzeko lehiaketei dagokienez hurrengoa azpimarratuko genuke: Gizonezkoen senior Lehen mailako liderrek (Inter de Mitente eta STL Azkune) sendo jarraitzen dute, eta berdin ZAST Zarautzek ere Bigarren mailan. Hirurek erraz irabazi zituzten euren partidak eta porrotik ezagutu gabe jarraitzen dute. Senior mailako gainontzeko lehiaketak hasi berri daude eta zaila da ondorioren bat ateratzea.
Errendimenduzko junior mutiletan, jardunaldiko partida aurreikuspenak bete zituen. Sekulako partida batean Ordizia KE irten zen garaile Antzizarren, 83 eta 86ko emaitzarekin eta lidergoan bakarrik gelditu da. Bere atzetik, aipatu Goierri Gaestopasek ere ez duela partidarik galdu, baina gainontzekoek baino bat gutxiago dauka jokatuta. Klub berdineko neskek agintzen dute emakumezkoen lehiaketa, BKL Esparruri 43 eta 64 irabazita 4 eta 0ko balantzearekin.
Errendimenduzko nesken kadete maila ere nabarmendu nahiko genuke. Easo Ibaeta Basket Buruntza (Orizia Keren aurka 57-47 irabazi zuen) eta Innova Hortz Klinika ISB (Tolosan errez irabazi zuen 16 eta 59) dira multzoko liderrak, baina sei talde daude garaipen bakarrean eta horrek erakusten du lehiaketa benetan interesgarri, bizi eta polita izango dela amaiera arte ikusiko duguna.
Infantilak eta eskola kiroleko neska-mutilak hasi dira partidak batzen. Jarrai dezagun saskibaloiarekin gozatzen.