Epaile eta mahai laguntzaileentzat kurtsoak: BERRIKUNTZAK

Epaile eta mahai laguntzaileentzat kurtsoak: BERRIKUNTZAK

Epaile eta mahai laguntzaileak erakartzeko Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzak prestatu duen kanpainak aurrera darrai. Hauek dira egun eta ordutegi finkoak bi kurtsoetan: 

  • Epaileen kurtsoak: Klase teorikoak: urriak 1 eta 3  18.30etatik 20.30etara GSF-ren lokaletan (Auditorio salan)
  • Klase praktikoak: urriak 8 eta 10, 19.00etatik 21.00etara (lekua finkatzeke oraindik)
  • Mahai laguntzaileentzat kurtsoak: urriak 1 eta 8, 18.00etatik 20.30etara.
  • Gutxieneko adina: 14 urte.
  • Kurtsoen prezioak: DOAKOA kurtsoa bukatzen denean komitean abenduak 1a baino lehen izen ematen dutenentzat (ingresua itzuliko zaie). Bestela 25 euro (epaileentzat) eta 20 euro (mahai laguntzaileentzat).
  • Izen emateko, klikatu ondorengo esteka: http://www.gisaski.eus/federazioa/izan-epaile/
  • Ingresuak: Kutxabank IBAN ES 50 – 2095-5009-73-1061453543, kontzeptuan ikaslearen izena jarriz. 

Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzatik esperientzia bikain hontan parte hartzeko animatu nahi zaituztegu! Egin zaitez epaile edo mahai laguntzaile! Animatu zaitezte!

Iruzkin bat idatzi