Jardunaldiko atarikoa.

Jardunaldiko atarikoa.

Badatorkigu gainera saskibaloiz jositako beste asteburu bat. Lehiaketek hartu dute dagoeneko euren martxa murrizketen eta Gabonetako oporren ondoren eta orain, saskibaloiz beteriko bi hilabete datozkigu aurretik.

Senior mutilen hirugarren mailan (2 multzoa) sailkapenaren goiko postuetan dauden bi talderen arteko lehia biziko dugu Modelos Modelberri (9-2) eta Mondragon Unibertsitatearen (9-1) artean. Hirugarren talde bat ere partidari so egongo da, Zurrut SK (8-2), hirugarren sailkatua izanik, lidertzarengandik gertu gelditu nahiko duelako.

Errendimenduzko junior mailan oso partida interesgarriak ditugu. Nesketan, aurreneko sailkatuak bigarrenaren aurka jokatuko du (Goierri Uz Baleike vs BKL Esparru) eta mutiletan, oso parekatua dagoen lehiaketa batean, Goierri Gaestopasek (10-2) Ama Guadalupekoa Hondarribiaren (11-3) bisita jasoko du.

Errendimenduzko kadete mailan, Ointxeko mutilek EFIK ISB eta bere indarra proban jarriko dute; nesketan, EASO Ibaeta Basketek Ordizia bisitatu beharko du, jokatzeke gelditzen zaizkion partidarik zailenetako bat jokatzeko. Partaidetzako karteldegian ere partida interesgarriak daude, besteak beste, 2 multzoan Axularrek berreskuratuko dituen atzeratutako bi partidak, Eibar Saskibaloiaren eta Bergara Soraluceren aurka; eta asteburu honetan erabakiko da, Atletico Sn Sn Adarra liderraren itzal zein bilakatuko den.

Jardunaldiko partida

Errendimenduzko Junior Neskak

Goierri Uz Baleike vs BKL Esparru

Igandea – 12.15 – Aldiri kiroldegia (Urretxu)

Iruzkin bat idatzi