Bagatoz kantxetara bueltan!
Osasun egoerak behartuta geldiak egon eta gero, gure lehiaketetako batzuk asteburu honetan bueltatuko dira.
Txapelketa, eta, beraz, partida gehiago izatea nahiko genuke baina momentuz hauek izango dira edukiko ditugunak. Federazioan lanean ari gara maila gehiago lehiatzen hasi daitezen eta baita, nola ez, denboraldi amaiera hau ahalik eta normaltasun handienarekin jokatu dadin, klubei nolabaiteko egonkortasun bat eman eta gizatalde denek (entrenatzaile, mahai laguntzaile, jokalari, epaile…) maite duten euren egunerokoa batzen gaituen errutinan egin dezaten.
Asteburu honetan gizonezkoen senior mailan (Lehen eta Hirugarren mailetan), emakumezkoen Bigarren senior mailan eta junior mailako partaidetza eta errendimenduan izango ditugu partidak. Guztira 30 partida inguru jokatuko dira, eta hauei Espainiako eta Euskal Federazioei dagozkienak gehitu behar zaie.
Baloiak berreskuratu du bere protagonismoa. Goza dezagun horrekin.