Maskararen erabilera partiduetan
Eusko Jaurlaritzak aste honetan bertan jarduera fisikoari eta kirolari buruz igorritako galdera-erantzunen dokumentuko 24. puntuaren inguruan sortutako zalantzak direla eta, argitu behar da martxoaren 6ko 13/2021 Dekretuan adierazten den bezala:
Kirol-jarduera orotan, nahitaez erabili beharko da maskara. Hauek dira salbuespenak: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean ari diren taldeen entrenamenduetan, lehiaketetan eta kanpoan egiten den jarduera fisiko biziko aparteko uneetan.
Ondorioz, edozein lehiaketatan ez da nahitaezkoa izango. Beraz, gogoan izan gure protokoloaren arabera:
- Partiduetan maskara erabiltzea borondatezkoa izango dute jokalariek eta epaileek.
- Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da guztientzat aulkian, entrenatzaile nagusiarentzat izan ezik, hura borondatezkoa izango baita joko-denboran bere eginkizunak betetzen ari den bitartean.
- Gomendagarria da taldeko kideek maskara eredu bera erabiltzea.