Atzera kontua: kadeteen finalak, hiru galderatan

Atzera kontua: kadeteen finalak, hiru galderatan

Lau entrenatzaile, hiru galdera eta txapelketa bat. Usabal Kiroldegian larunbat honetan jokatuko den Finalen Finala hurbiltzen ari da eta kadete taldeen entrenatzaileekin hitz egin dugu.

  1. Nola iristen zarete finalera?
  2. Zer gailenduko zenuke zure aurkariaz?
  3. Zer suposatuko luke zuentzat finala irabazteak?

 

EMAKUMEZKOEN KADETEAK (09.45)

Gorka Gil (Easo AECC)

  1. Gogo askorekin iristen gara. Lehen urteko jokalariz osatutako taldea gara eta ez genuen honeraino iristea espero… Jokalariek lan handia egin dute eta sari hau merezi dute. 
  2. (Cafés Aitona Askatuak) Defentsan intentsitate handiko neurketak planteatzen dituen taldea da eta fisikoki gure gainetik daude. Sufritzea tokatuko zaigu. Ligako bi neurketatan garaitu ditugu, baino diferentziak oso laburrak izan dira. Bi taldeentzat neurketa ederra izatea espero dut.
  3. Pastelari ginda jartzea izango litzateke… gure helburu nagusia fisikoki gure gainetik zeuden taldeen aurka konpetitzen ikastea izan da uneoro eta datorren urtean Euskal ligan jolasteko ikastea eta hobetzea. Esperientzia hauek gehigarriak dira eta horrela planteatu dugu neurketa. 

Susana Rodriguez (Cafés Aitona Askatuak)

  1. Egia esanda, oso momentu onean iristen gara, gauzak argi ditugula eta gogo handiekin.
  2. (Easo AECC) Intentsitate handia daukan taldea da.
  3. Jokalariek merezi dutela uste dut. Zailtasunak gainditu ditugu urtean zehar eta oso denboraldi ona egitea lortu dugu.

 

GIZONEZKOEN KADETEAK (11.30)

Aritz Hernandez (Erroibide C.D. Irún)

  1. Finalaurrekoetan oso neurketa ona burutu genuen baloiaren mugimendu bikainarekin eta intentsitate handiarekin defentsan. Garaipen honek gure konfidantza areagotu du. Inoiz baino hobeto iristen gara.  
  2. (Easo 04 Mendaur) Easoren talde guztiak bezala, osotasun bikaina daukate eta banakako teknika bikainarekin gainera. Neurketan eroso sentitzen badira txapelketa irabazteko gure aukerak murritzak izango dira. Ibilbide eta teknikagatik faboritoak haiek dira.
  3. Finalera iristea jada sari bat da guretzat, baino txapelketa irabazten badugu urte osoko lanari saria izango litzateke. Ziur nago mutilek merezi duten bezala ospatuko dugula.

Jon Mendiluze (Easo 04 Mendaur)

  1. Egia esan oso ondo iritsi gara denboraldiko azken txanpara. Aste santutan Catalunyan izan ginen eta aurkari gogorren aurka jokatzeak gure jokoa indartu du. Urtean zehar ondo ibili gara baino gora-behera askorekin.
  2. (Erroibide C.D. Irún) Erroibide talde ona da, oso indartsua. Aurten 3 alditan jokatu dugu haien aurka. Hauetatik bat irabazi eta beste biak galdu ditugu. Zehazki bigarrena, Tolosan bertan jokatu genuen Euskal ligako Final Fourra. Irabazi nahi badegu asko eta ondo egin beharko dugu lan.
  3. Helburua konpetitzea da eta zihur hori egiteko gai bagera gure aukerak izango ditugula. Irabazi hala galdu sentsazio onekin bukatu nahi dugu.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.