Atzera kontua: juniorren finalak, hiru galderatan

Atzera kontua: juniorren finalak, hiru galderatan

Lau entrenatzaile, hiru galdera eta txapelketa bat. Usabal Kiroldegian larunbat honetan jokatuko den Finalen Finala hurbiltzen ari da eta junior taldeen entrenatzaileekin hitz egin dugu.

  1. Nola iristen zarete finalera?
  2. Zer nabarmenduko zenuke zure aurkariaz?
  3. Zer suposatuko luke zuentzat finala irabazteak?

 

EMAKUMEZKOEN JUNIORRAK (13.30)

Mikel Perez (Urbycolan Hondarribia)

  1. Pozik, batez ere pozik. Partidu eguna iristeko irrikaz ta ilusioz beteak aukera honen aurrean. Astean zehar gogor entrenatu nahi dugu prest iristeko eta egindakoaz harro egoteko.
  2. (Inar Optika ISB) Gogorrak dira, ligako bi partiduak irabazi zizkiguten eta dexente sufritu genuen haien defentsaren kontra. Fisikoki gu baino gehio dira, beraz prest egon behar gara zenbait egoeratan sufritzen jakiteko.
  3. Urte zail bati amaiera ezinhobea ematea suposatuko luke. Bidea ez da inoiz erreza izaten eta jokalarientzat izugarrizko gorakada izango zen urtea garaipenarekin bukatzea.

Beñat Aldalur (Inar Optika ISB)

  1. Taldea urteko momentu onenean dagoela esango nuke. Konfidantzaz beteta eta txapelketa irabazteko ilusioz.Finalerdi on bat jolastetik gatoz eta dinamika horri eusten badiogu oso zail jarriko dizkiogu gauzak aurkariai. 
  2. (Urbycolan Hondarribia) Talde oso sendoa da Hondarribiakoa.Aurten bi aldiz neurtu ditugu indarrak  eta nahiz eta biak irabazi oso partida borrokatuak izan dira azken segundurarte. Pertsonalki,liga osoko kanpoko joku onena edo onenetarikoa daukan taldea dela uste dut,eta hori gelditu beharko dugu irabazi ahal izateko.Gainera aurrena amaitu duen Easo kanporatzea lortu zuten finalerdietan eta horrek animikoki emandako gorakadarekin plazaratuko dira Larunbatean.
  3. Hiru urte daramatzat neska talde honekin eta niretzat zoragarria izango litzateke txapeldun amaitzea.Denbora guzti honetan lan asko egin dugu elkarrekin eta ordu pila bat sartu ditugu kiroldegian.Hori guztia saritzeko modu bat da,eta urtea erarik onenean errematatzea suposatuko luke finala irabazteak.Txapelketa dotorea egin dugu eta txalotzekoa da neskek beraien partetik jarritakoa.Orain ea azken pauso hori ematea lortzen dugun.Onenak irabaz dezala!Aupa Inar Optika ISB.

 

GIZONEZKOEN JUNIORRAK (16.00)

Lorenzo Motos (Easo Adarra)

  1. Taldea ondo iristen da. Lehen urteko junior talde honetako jokalari guztiak ditugu prest jokalari bat ez ezik. EASO Begitek Euskal ligako taldera eta EASO Loquillo EBA ligako taldera jokalariak igotzen eduki ditugu urtean zehar. Ligako bigarren fasean erritmoa mantendu dugu, final honetarako sailkapen txartela eskuratuz.
  2. (Zast Zarautz ZKE) Denboraldi hasieran lesioengatik zailtasunak pasa zituen talde bikaina da, zeuzkan bajak errekuperatzen joan den heinean maila asko igo duena. Jokoaren erritmo ona dauka, kanpotiko jaurtiketa ona eta oso indartsuak dira uztai azpian Artetxerekin, kategoria hontan erabakigarria den jokalaria. Zalantzarik gabe, forman dagoen arerioa da, guretzako erronka bat dena.
  3. Denboraldiko helburu nagusia hurrengo urtean jokatuko duten Euskal ligarako mutilak prestatzea zen. Guretzat lauko final hau gehigarri bikaina da helburu hori betetzeko, eta garaipena eskuratzea denboraldia biribiltzea izango litzateke.

Asier Recondo (Zast Zarautz ZKE)

  1. Denboraldi amaiera bikaina burutzen ari gara, gure saskibaloirik onena eginez. Neurketa irabazteko aukerak ditugula uste dugu.
  2. Espainiako txapelketak jokatu berri dituen Euskal ligako taldeko jokalari garrantzitsuak dituen taldea da, beraz ohituak gaudenaren erritmoa baino puntutxo bat gorago egongo direla uste dugu.
  3. Oso gogorra izan den denboraldiari amaiera bikaina, epe luzerako lesio asko izan baititugu. Abuztutik egin dugun lan bikainari merezitako saria izango litzateke.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.