Atzera kontua: seniorren finalak, hiru galderatan

Atzera kontua: seniorren finalak, hiru galderatan

Lau entrenatzaile, hiru galdera eta txapelketa bat. Usabal Kiroldegian larunbat honetan jokatuko den Finalen Finala hurbiltzen ari da eta senior taldeen entrenatzaileekin hitz egin dugu.

  1. Nola iristen zarete finalera?
  2. Zer nabarmenduko zenuke zure aurkariaz?
  3. Zer suposatuko luke zuentzat finala irabazteak?

 

GIZONEZKOEN SENIORRAK (18.00)

Ander Vaqueriza (Atlético San Sebastián)

  1. Finalerdia irabazi ondoren, taldea oso motibatua iristen da larunbat honetara. Taldekide gehiengoa maila honetan urte asko jolastu ondoren lehenengo aldiz final bat jolastuko dute eta ilusio haundia egiten die, taldeko ” aitonei” batez ere.
  2. Aloña Mendik denboraldi bikaina burutu du. Defentsa oso gogorra daukate eta oso talde arriskutsua da erasoan. Jaurtitzaile apartak eta posizio guztietan kalitate haundiko jokalariak.
  3. Denboraldi oso on bati amaiera ezinobea ematea. Talde honek azken urteetan asko sufritu ondoren txapelketa irabaztea merezi dutela uste dut.

Aitor Ugarte (Mekalki Aloña Mendi)

  1. Finalera forma onian allaitten gara eta ilusiño haundixakin,  ekipoko askok ez dau jolastu holako finalik eta aurten aukera oso ona. Azkeneko hillabetia oso fuerte gabitz, jugadore danak sano eta forman. konsziente oso partido gogorra izango dala baiña goguakin sorpresia emuteko.
  2. Liga relgularreko liderrak, experientziakin olako partidotan, zonan jugadore oso haudixak dakoi, oso fisikuak eta exteriorrian  kalidade haundiko jugadoriak.
  3. Urte osuan disfrutau dun danakin txapelketia irabaztia pastelan guindia jartia izango zan. Ekipo barruan egin dun harremana eta pasau dun momentu honakin geratuko gara. Aloña mendi eta Oñati guipuzkoako saskibaloian goixenian jarez.

 

EMAKUMEZKOEN SENIORRAK (20.00)

Enaitz Mugarza (Txintxu Gozotegia ISB)

  1. Joku aldetik, denboraldi amaierara puntu onean iritsi garela uste dut. Taldeak ilusio handia du finala jokatzeko, eta zaila izango den arren, partida on bat jokatu eta irabazteko asmoarekin joango gara.
  2. Talde kompletoa iruditzen zait. Akats gutxi egin, eta besteenak ongi aprobetxatzen dakiena.
  3. Urte osoko lanaren saria izango litzateke, Sari ederra benetan.

Susana Rodriguez (Antigua Luberri K.E.)

  1. Oso momentu onean eta oso motibatuak iristen gara, beste final baterako gogoekin.
  2. Zalantzarik gabe denboraldiko talde onena izan da, mugitzen dakiten jokalariak dira eta saskibaloia irakurtzen dakitenak.
  3. Denboraldi hontan lauko finalera iristea gehiago kostatu zaigu, pixkanaka pixkanaka joan gara helburuak betetzen eta bat bakarrik geratzen zaigu aurrean. Talde hau bikaina da eta lortzea merezi du.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.