Asteburu bikaina!

Asteburu bikaina!

Jardunaldi ederra bizi izan dugu pasa den asteburuan.

Beste ezeren gainetik Iraurgi SB aipatu eta zoriondu beharra daukagu, Beñat Hevia eta Manex Ansorregi gipuzkoarren partida bikainarekin, beste behin, Bartzelona garaitu eta Urrezko Leb Ligarako igoera lortu duelako. Zorionak IraurgiSB!

Gainera, gure lehiaketetan Euskal Ligarako igoera faseek bete dituzte gure kantxak. Junior Errendimenduan TYPo 90 Askatuak mutiletan, eta Ordizia KE nesketan, izan ziren euren faseak irabazi eta Euskal Liga jokatzeko txartela eskuratu zutenak. Ordizia KE-k eta Askatuakek, oraingo honetan “La Cerve Askatuak” taldearekin, lorpena errepikatu zuten baina kadete mutiletan, izan ere maila honetan bi txartel zeuden jokoan eta bi taldeek jokatu zuten beraien arteko finala; garaipena lehenengoentzat izan zen. Kadete nesketan, txartela Bera Bera haundi batentzat izan zen.

Gainontzean, Mutilen Senior Lehen mailako liderraren sendotasuna azpimarratu behar dugu. Atletico Sn Sn-ek jokatzen duen partida bakoitzean garaipenaren zakua betetzen du; bien bitartean, STL Azkunek, liderraren arrastoan, bigarren jarraitzen du. Aipatu nahi dugu baita ere, partaidetzako nesken junior mailan, Hondarribia Ikasbasketen bolada, jokatutako azken lau partidak irabaztea lortu baitu.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.