Asteburuari begira.

Asteburuari begira.

Ekaineko lehen asteburu honek badu bereizgarri bat, Lauko Finalen hasiera gure lehiaketetako askotan hain zuzen ere.

Horrela gertatuko da Errendimenduzko juniorretan, neska zein mutiletan, eta baita Errendimenduzko Kadete nesketan ere. Finalerdietako joaneko partidak asteburu honetan jokatuko dira, itzulerakoak ekainaren 12-13an eta finalak ekainaren 20an. Denboraldia pixka bat luzatzeko asmoarekin, gainera, maila hauetan, lehiaketa bakoitzeko bosgarren posturako kanporaketak ere jokatuko dira.

Gainontzeko lehiaketetatik hurrengo partidak aipatuko genituzke: Gizonezkoen Senior Lehen Mailan, gaur bertan, STL Azkeneren eta Atletico Sn SN-ren arteko lehia daukagu, biek ere Donosti Dolphins liderrak atseden duela aprobetxatu nahiko dute lidergoan hauekin batera jartzeko;  Bigarren mailan, berriz, Avia Eibar Saskibaloiak, porrotik ezagutu gabe jarraitu nahiko du, garaipenik batu ez duen Oiartzungo Saskilagunaken kontra.

Emakumezkoei dagokienez, Lehen mailan Antigua Luberri A KE-k Goierri Aymaren kantxan jokatuko duen partida goraipatuko dugu, izan ere, donostiarrek sailkapenean ihes egin nahiko dute Ostadar SKT-k atsedena duela aprobetxatuta.

Gainera, Partaidetzako junior mutiletan, bigarren multzoan, beste jardunaldi zirraragarri bat biziko dugu, lidertzan dagoen berdinketa hirukoitza apurtuko duena, izan ere EASO Echeverria & Del Vallek atsedena duelako eta ZAST 2002 eta Atletico Sn Sn-k aprobetxatu nahiko dutelako. Nesketan, hiru multzoetako liderrek euren postuak mantentzea bilatuko dute.

Ekaina partida erakargarri askorekin hasiko dugu.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.