Jardunaldia: porrotik jaso gabeko hiru talde geratzen dira gizonezkoen lehen mailan

Jardunaldia: porrotik jaso gabeko hiru talde geratzen dira gizonezkoen lehen mailan

Hiru dira soilik porrotik jaso ez duten taldeak gizonezkoen lehen maialn. TAKE Orbela Taberna, Atletico San Sebastian eta STL Azkune taldeek lortu dituzte hiru garaipen beste horrenbeste neurketatan; astebukaera hontan Errotaundi Okindegia ISB (57-68), Cafes Aitona Askatuak (80-51) eta Electricidad Pedrosanz Debasket (63-53) garaitu dituzte urrenez urren. Bosteko Iraulik bere lehen garaipena eskuratu zuen Astigarragako Mundarro taldea garaituz 50-58.

Emakumezkoen juniorretan, kolidertzan diren lau taldeek euren hirugarren garaipena eskuratu zuten. Grupo Eme Oiarso izan zen zailtasun handienak eduki zituena Atletico San Sebastian Anie Tecnun taldearen aurka, azken minutura arte aukerekin iritsi zena (56-49). Gizonezkoen juniorretan Ama Guadalupekoa Ikasbasket taldearen erasoko erakustaldia izan da deigarriena, 110 puntuetaraino joan baitzen Goierri Gaestopasen aurka. 

BKL Esparru, Ostadar eta Easo Lorea Gourmet daude lidergoan emakumezkoen kadeteetan. Donostiarrek garaipena Fiskalan ISB taldearen kantxan eskuratu zuten (43-47) bukaerara oso berdindua iritsi zen neurketan. Gizonezkoen kadeteetan, Saski Axular taldeak jarraitzen du sailkapenaren gorenean Atletico San Sebastian Beloki taldea garaitu ostean (43-27). Hirutik hiru ere eskuratu dituzte Erroibide Irun eta Ordizia taldeek. 

Kontsultatu hemen jardunaldiko emaitza guztiak:
Gizonezkoen 1. maila
Gizonezkoen 2. maila
Emakumezkoen juniorrak
Gizonezkoen juniorrak
Emakumezkoen kadeteak
Gizonezkoen kadeteak
Euskal Ligak 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.