#EUSKNAF18 Emakumezkoen Juniorrak; Gipuzkoak Araba gainditu eta hirugarren postua lortu du.

#EUSKNAF18 Emakumezkoen Juniorrak; Gipuzkoak Araba gainditu eta hirugarren postua lortu du.

Gipuzkoak hirugarren postua lortu du Euskadi eta Nafarroako emakumezkoen juniorren txapelketan, Lezoko Bekoerrota kiroldegian jokatu dena. Finalaurrekoetan Bizkaiaren aurka galdu ostean (62-80), Óscar Sotomayorren neskek beraien saskibaloi onena berreskuratzea lortu dute Arabaren aurka, hauek 67-55 gaindituz. (Argazkiak: BasketBasko)

Taldeari partiduan sartzea kostatu zaio. Arabak lortu ditu lehen abantailak, 2-10 lehen hiru minutuetan. Momentu horretan izan da Gipuzkoak aurrera pausu bat eman duenean defentsan, gainera hiruko marratik asmatzen hasi da ere. Lau hirukoei, Maider Garciak, Ane Esnalek, Nerea Soraluzek eta Alaitz Ezamak saskiratuak, sei saiakeretatik, eta berreskurapen ugariei, erreboteei eta trantsizio azkarrei esker, markagailua irauli du Gipuzkoak (23-16, lehen laurdenean).

Gipuzkoak agintzen jarraitu du bigarren laurdenean, Ane Esnal handi baten agintepean, eta baita hirugarren laurdenean ere, Nerea Soraluze inspiratu baten eskutik (56-43, 30. minutuan). Hala ere, Arabak ez du partidua galdutzat eman, eta azken laurdenaren hasieran markagailua estutu du defentsa on bati esker, korrika egitea eta saskiratze erraz batzuk lortzea baimendu diona, 4-11 partziala lortuz (60-54, 38. minutuan). 

Baina baloiak gehien erretzen zuen momentuan, Alazne Lizundiak hiruko bat lortu du iskinatik, eta kontrako aldetik Nerea Soraluzek neurketa erabaki du. Finalaurrekoaren tristeziaren ostean, Gipuzkoak aurrera egiten jakin du garaipena lortuz eta txapelketa aurpegian irrifar handi batekin amaituz.

Ikusi hemen partiduaren estatistikak.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.