#EUSKNAF18 Gizonezkoen juniorrak; Gipuzkoa txapeldun eta Bekoerrota kiroldegia jendez lepo.
TXA PEL DU NAK. Gipuzkoa Euskadiko eta Nafarroako gizonezkoen juniorren txapelduna da, Nafarroa 70-61 gainditu ostean, hirugarren laurden handi bat baliatuz markagailuan ihes egin du eta bixitariak bukaeran estutu duen arren, finala irabaztea lortu du.
Alex Astigarragaren mutilek lehen laurden bikaina jokatu dute erasoan batez ere. Baloia pazientziarekin mugitzen jakin dute barnealdeko jokalariak aurkitzeko, horrela Joseba Azpillaga eta Aitor Anabitarte protagonista handi biurtuz. Easoko pivota izan da lehen zatiko protagonista nagusia, batez ere momentu zailenetan, hauek normala den moduan egon baitira. Final baten inguruan ari baikara hizketan.
Hala izan delarik, Gipuzkoak bigarren laurdenean bost minutuko txakalaldia eduki du, Nafarroak hori baliatu du eta trantsizioei esker markagailuan aurretik jarri da. Lehen laurdeneko 20-15 etik bigarren laurdeneko 21-25 kezkagarrira. Baino etenaldiaren ostean, gureek aurrera pausu bat eman dute. Lehenik Azpillagaren 2+1 eko bat. Eta ondoren Anabitarte. Beste 2+1 eko bat erasoko errebotearen ostean, berreskurapen bat eta mate bat… Sekulako espektakulua, eta gainera amaiera ezin hobea eman dio Enaitz Errastik trilero baten saskiratze batekin (finta bat handik, pausutxo bat hemendik) baloijabetza denbora agortzear zegoenean. Horrela Gipuzkoak agintea berreskuratu du atsedenaldira 33-26 iritsita.
Atsedenalditik bueltan Gipuzkoa hurakan batean biurtu da. Hasierako 9-2 koa gertatuko zenaren aurreikuspen txiki bat besterik ez da izan. Anabitarte liderra izan da kantxaren bi aldeetan ( Easoko pibotak 21 puntu, 6 errebote eta 24ko balorazioa lortu ditu), Alex Astigarragaren mutilak ezinhobeto aritu dira memorian gordetzeko hirugarren laurdenean. Intentsitate handia atzealdean, trantsizioak eta memorian gordetzeko konexioak, Iñaki Larreak eta Martín Dorronsorok lortutakoa bezala, gainera hurrengo jokaldian berreskurapen bati esker Garikoitz Olazabalen 2+1 ekoa lortu du.
59-36 ko markagailuak finala bideratua utzi du. Nafarroa ez da errenditu, ezta gutxiago ere eta presio handiko defentsa baliatuz zortzi puntura jartzea lortu du, 67-59, bi minutu baino gutxiago geratzen zirelarik. Baina Garikoitz Olazabalen saskiratze bikain batek eta Aitor Anabitarteren sekulako tapoi batek finala erabakia utzi dute. Titulua Gipuzkoan geratu da Bekoerrota kiroldegi entregatu batean. Sekulako giroa amaiera ezinhobea eman diona gainera saskibaloi onenaren bi egunei.