Entrenatzaileentzako hastapen ikastaroa Eibarren

Entrenatzaileentzako hastapen ikastaroa Eibarren

Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak entrenatzaileentzako hastapen ikastarorako izen-emate epea ireki du. Eibarren izango da, urtarrilaren 31tik aurrera. Hauek dira daturik garrantzitsuenak:

Iraupena: 24 ordu presentzial eta 24 on-line

Eskakizunak:

  • 16 urte beteta izan edo urte honetan zehar bete.

  • Hurrengo estekan inskribatu; https://forms.gle/jiinhXZzoaXG2ezu8, argazkia eta dokumentu honen bukaeran dagoen imprimakia, dokumentuan bertan beteta, atxikitu, NANaren fotokopia eta Kutxabankeko abonu agiriarekin batera maribel@gisaski.eus . Epea urtarrilaren 29a arte

  • Izena emateko kuota 90 eurokoa da, eta KUTXABANKeko kontu honetan sartu behar da: 2095-5009-73-1061453543; sarrera egin duen pertsonaren izena adierazi.

  • Ikastaroa emango den lekua eta ordutegia: Eibarko Polikiroldegia. Urtarrilak 31, otsailak 7, 14 eta 28 eta martxoak 6, 17etatik 21etara

  • Bertatik bertarako klaseetan nahitaez parte hartu behar da.

  • Plaza kopurua mugatua da eta izen-emate hurrenkera zorrotz errespetatuko da.

  • Ikastaro honek partaidetzako kadete kategoria probintziala arteko mailak entrenatzeko gaitzen du.

  • Ikastaroa gaindituz gero, GKP arbitro eta auxiliar moduan jardun ahal izango da.

  • Ondokoa da ikastaroaren egitaraua:

PRESTAKUNTZA TEKNIKOAREN ARLOA:

  • NORBERAREN TEKNIKA

  • TAKTIKA

  • JOKO ARAUAK // EPAILE MEKANIKA

  • TALDEAREN ZUZENDARITZA

ARLO DIDAKTIKOA:

  • METODOLOGIA

ZIENTZIA APLIKATUEN ARLOA:

  • OSASUNA ETA GARAPEN FISIKOA

  • OINARRI PSIKOLOGIKOAK

GARAPEN PROFESIONALERAKO ARLOA:

  • LEGERIA, KUDEAKETA ETA INGURU PROFESIONALA

Iruzkin bat idatzi