Gipuzkoa Basketek Iraurgi omendu du

Gipuzkoa Basketek Iraurgi omendu du

Delteco Gipuzkoa Basketek, Juaristi Iraurgi omendu zuen aurreko ostiralean Gascan jokatutako  neurketaren atsedenaldian. Ekintza polita izan zen, horrela GBC-k ere Iñaki Jimenezenek lortutako LEB zilarrezko ligako kopa ospatu ahal izan zuten. Lorpen bikaina izan zen Azpeitiako kiroldegian Gironaren aurka lortutakoa, klubaren historiarako eta gure saskibaloiaren historiarako geratuko dena.

Gaua borobilduz, GBC-k Caceresen aurka garaipena eskuratu zuen (72-64) eta Printzesaren kopa jokatzeko txartela eskuratu zuen honekin. Carrambibre Valladoliden aurka izango da otsailaren 5ean, asteazkenarekin, 20.30etan. 

Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzatik, bi taldeak zoriondu nahi ditugu burutzen ari diren denboraldi bikainengatik eta omenaldi polit honengatik. ZORIONAK!!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.