Entrenatzaileentzako hastapen ikastaroa Eibarren
Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak entrenatzaileentzako hastapen ikastarorako izen-emate epea ireki du. Eibarren izango da, urtarrilaren 31tik aurrera. Hauek dira daturik garrantzitsuenak:
Iraupena: 24 ordu presentzial eta 24 on-line
Eskakizunak:
16 urte beteta izan edo urte honetan zehar bete.
Hurrengo estekan inskribatu; https://forms.gle/jiinhXZzoaXG2ezu8, argazkia eta dokumentu honen bukaeran dagoen imprimakia, dokumentuan bertan beteta, atxikitu, NANaren fotokopia eta Kutxabankeko abonu agiriarekin batera maribel@gisaski.eus . Epea urtarrilaren 29a arte
Izena emateko kuota 90 eurokoa da, eta KUTXABANKeko kontu honetan sartu behar da: 2095-5009-73-1061453543; sarrera egin duen pertsonaren izena adierazi.
Ikastaroa emango den lekua eta ordutegia: Eibarko Polikiroldegia. Urtarrilak 31, otsailak 7, 14 eta 28 eta martxoak 6, 17etatik 21etara
Bertatik bertarako klaseetan nahitaez parte hartu behar da.
Plaza kopurua mugatua da eta izen-emate hurrenkera zorrotz errespetatuko da.
Ikastaro honek partaidetzako kadete kategoria probintziala arteko mailak entrenatzeko gaitzen du.
Ikastaroa gaindituz gero, GKP arbitro eta auxiliar moduan jardun ahal izango da.
Ondokoa da ikastaroaren egitaraua:
PRESTAKUNTZA TEKNIKOAREN ARLOA:
NORBERAREN TEKNIKA
TAKTIKA
JOKO ARAUAK // EPAILE MEKANIKA
TALDEAREN ZUZENDARITZA
ARLO DIDAKTIKOA:
METODOLOGIA
ZIENTZIA APLIKATUEN ARLOA:
OSASUNA ETA GARAPEN FISIKOA
OINARRI PSIKOLOGIKOAK
GARAPEN PROFESIONALERAKO ARLOA:
LEGERIA, KUDEAKETA ETA INGURU PROFESIONALA