Zast Zarautzek Iturripe asaltatu du

Zast Zarautzek Iturripe asaltatu du

Zarautzeko mutilak dinamika oso on batekin iritsi ziren Arrasatera, eta horrela erakutsi zuten larunbatean. Liderraren aurka irabazi zuten partida oso berdindu batean (47-49) eta klasifikazioko taulako goialdean kokatzen dira.

Alkideba Ointxeren akatsa Donosti Dolphinsek aprobetxatu zuen eta berriro ere irabazi zuen. Donostiarrek Errotaundi Okindegiaren aurka irabazi zuten eta Mondragonekoekin berdinduak daude 12 garaipenekin. Alde Zaharrak momentu onarekin jarraitzen du eta honetan berriro irabazi zuen. Garaipena DKSren aurka, laugarren postuan kokatzen dien arrakasta 10 garaipenekin totalean.  

Cafés Aitona Askatuak 10 garaipen ditu ere. Donostiarrek Atlético San Sebastiánen aurka irabazi zuten, taulako behealdetik atera ezin duen taldea. Viento Surrek garaipen garrantzitsu bat lortu zuen Erroibideren etxean, azkena jarraitzen duen taldea.

Garaipen oso baliotsua Mundarrorentzat Take Orbela Tabernaren aurka baina hobeto ibili baitziren azken momentuetan. Azkenik, Aloña Mendo oso sendo ibili zen etxean Irauli Bostekoren aurka eta bederatzigarren garaipena lortu zuen.

GSF

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.