ZAST eta Atletico SN SN Euskal Ligako taldeak dira.

ZAST eta Atletico SN SN Euskal Ligako taldeak dira.

Pasa den asteburuan, Euskal Liga jokatzeko txartela jokoan, 3 Lauko Final jokatu dira eta Atletico Sn Sn Andatza eta Zast Zarautz izan dira irabazle handiak.

Junior mailan, ZAST-ek garaipen bikoitza eskuratu zuen. Mutiletan EASO Mangoegi garaitu zuen 99 eta 87ko emaitzarekin final-erdi ikusgarri batean eta finalean, Euskal Ligarako txartela Ama Guadalupekoa Hondarribiari 69 eta 62 irabazita eskuratu zuen. Nesketan, mailako talderik indartsuena dela berretsi zuen, bi partidetan aise lortu baitzuen garaipena.

Kadete nesketan, etxean jokatzen zuen Atletico Sn Sn Andatzak ere bere indarra erakutsi zuen eta ez zien aurkariei aukera minimoena ere utzi: final-erdietan 76 eta 37 Intxaurrondoko Inter-i eta 43 eta 21, finalean, Ordiziari.

Ondo merezitako igoerak hiruak ere, giro ederrean jokatu diren partidetan. ZAST-ek eta Atleticok antolatu zituzten hiru Lauko Finalak  eta nota ezin hobea atera dute gainera. Horregatik federaziotik eskerrak eman nahi diegu eta baita lortutako emaitzengatik zoriondu ere. Ondo ospatu!!

Orain gertutik jarraituko ditugu Euskal Ligan ere.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.