Jardunaldiko atarikoa.
Gabonak amaitzen dira, eta, horrekin batera, gure lehiaketen erritmoa dator.
Hala ere, asteburu honetan nabarmengarriak izango dira Emakumeen Junior eta Kadete kategorietako Final Four-eko faseak. Azken hauen kasuan, Aiete izango da egoitza, eta Atlético SN Andatza vs CD Internacional eta Ordizia KE vs EASO Ibaeta Basket Buruntza izango dira protagonistak.
Emakumezkoen junior kategorian, Aritzbatalde (Zarautz) izango da egoitza, eta finalaurreko hauek izango dituzte: Goierri Uz Baleike vs BKL Esparru eta ZAST Zarautz vs Ostadar SKT A. Mutilek, berriz, finalerdiak larunbatean jokatuko dituzte Orion eta finala igandean Aritzbatalden. ZAST, EASO Mandoegi, Ama Guadalupekoa Hondarribia eta Goierri Gaestopas dira lau izengaiak.
Gogoratu Final Four-eko hiru finalerdiak eta finala jokatuko direla, eta igandeko finaleko irabazleak bakarrik lortzen duela Euskal Ligarako txartela.
Zorte on guztioi!