Ulacia Grupo ZKE taldea EBA ligara bueltatuko da

Ulacia Grupo ZKE taldea EBA ligara bueltatuko da

Ulacia Grupo ZKE taldeak EBA ligarako igoera lortu zuen astebukaera hontan. Talde zarauztarrak urrezko garaipena eskuratu zuen oso kantxa zail batean, Tabirako Baquérenean hain zuzen ere, hirugarren sailkatua, horrela gizonezkoen lehen mailako liga erregularreko txapeldun izendatuz .

Denboraldi bukaera zirraragarria izan da, Ulacia ZKE eta Disdira Bitxitegia ISB taldeen arteko buruz burukoa ikusgarria izan delarik; hauek azken jardunaldian garaipena eskuratu zuten ere (59-56 LBC Cocinas taldearen aurka). Bi taldeek bukatu dute 21 garaipen eta 5 porroteko balantzearekin, baino zuzeneko average-a zarauztarren aldekoa zen.  

EBA ligarako bigarren txartelaren jabea, gipuzkoar kutsua edukiko duen lauko finaletik aterako da. Aipatutako Disdira Bitxitegia, Atletico San Sebastian taldearen aurka neurtuko da, eta Hernani Tecnun, Tabirako Baqué taldearen aurka. Lau talde, horietako hiru gipuzkoarrak, denboraldi bikainari amaiera borobila emateko borrokatuko dutenak. 

ZORIONAK ULACIA GRUPO ZKE!!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.