Easo San Martin emakumezkoen 2. Ligarako igoera faserako sailkatu da

Easo San Martin emakumezkoen 2. Ligarako igoera faserako sailkatu da

Easo San Martin Merkatua taldeak astebukaera hontan Santanderren jokatu den emakumezkoen 2. ligarako igoera faserako sailkapena eskuratu du. David Martinek zuzendutako taldea Durangoko lauko finalean gailendu zen, 57-48 Loiola Indautxuren aurka eta 49-36 La Salle Zurekin Bus taldeari finalean (Argazkia: BasketBasko).

Neurketa erabakigarria oso leiatua izan zen. Partidu gogorra, itxia, defentsak erasoei gailentzen zitzaizkienak. Easoren talde lana bikaina izan zen neurketan. Donostiarrek lehen zatia agindu zuten, hamar puntu baino gehiagoko aldeekin (26-13, atsedenaldian). La Salle erreakzionatzen saiatu zen atsedenaldiaren ostean, baino Easok lortua zeukan errenta maneilatzen jakin zuen igoera faserako txartela eskuratzeko. 

Tirso Igualatorio Cantabria (Ostiarala, 20.30), Universidad de Salamanca (Larunbata, 20.30) eta Barakaldo EST (Igandea, 10.00) izango dira Easoren aurkariak. Lauko finalean eta baita denboraldi osoan zehar merezimendu osoz irabazi duen eta ilusio handia sortzen duen erronka izango da talde donostiarrarentzat. ZORIONAK!!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.