GSF 2023 Teknifikazioa.

GSF 2023 Teknifikazioa.

Urtero bezala, Federazio honek antolatutako teknifikazioei buruzko informazioa aurreratzen ari gara, laster emango baitiote hasiera.

Aurreko denboraldian egin genuen bezala, teknifikazioak eskualdekoak izango dira eta 2010, 2011 eta 2012an jaiotako kirolariei zuzenduta egongo dira.

Belaunaldi bakoitzak, bere aldetik, 3 entrenamendu saio egingo ditu, eta deialdiak itxiak izango dira hasieratik. Amaitzeko, jardunaldi bat egingo da, Gipuzkoako Torneoa, 4 eskualdeen artean (Donostialdea-Oiarso-Bidasoa, Urola Kosta, Goierri-Tolosaldea, Deba Garaia – Deba Behea).

Eskualde bakoitzak koordinatzaile bat du izendatuta, eta hurrengo egunetan bere eremuko klubekin harremanetan jarriko da entrenamendu-lekuak, ordutegiak eta deialdiak zehazteko.

Donostialdea-Oiarso-Bidasoa: Beñat Mugika

Urola kosta: Dan Lertxundi

Deba Garaia – Deba Behea: Iñaki Ogara

Goierri – Tolosaldea: Oskar Rodriguez

Laster jakinaraziko dizuegu zein egunetan egingo diren teknifikazio-jarduerak belaunaldi bakoitzarekin martxoan, apirilean eta maiatzean.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.