“Saskibaloia 50 urtez” erakusketa gaur arratsaldean zabalduko da Urretxun
Argazkiez osatutako “Saskibaloia 50 urtez” erakusketa gaur arratsaldean zabalduko da Urretxuko Juan de Lizarazu esposizio gelan. Erakusketa hau Goierri saskibaloiaren 50. urteurrenaren ospakizunen barruan doa eta klubaren eta saskibaloiaren momentu seinalatu eta maitekorrenak ekartzen ditu gogora. Martxoak 31ra arte egongo da irekia 17:30etatik 20:30etara (asteartetik igandera).