Goierri Saskibaloiak 50. urteurreneko ospakizunerako ekintzak aurkeztu ditu

Goierri Saskibaloiak 50. urteurreneko ospakizunerako ekintzak aurkeztu ditu

2019-a oso urte berezia da Goierri Saskibaloiarentzat. Klubak 50 urte betetzen ditu eta horrelako gertaera bat merezi den bezala ospatu nahi du. Atzo aurkeztu zituen jendaurrera 50. urteurrenerako ekintzak, datorren hilabeteetan burutuko dituzte eta oso anitzak dira. 

Goierri KE presenta los actos de celebración de su 50 aniversario

  • 03/15-03/30: Oroitzapeneko erakusketa. 
  • 04/05: Hitzaldia: Juanma López Iturriaga eta Juan Antonio San Epifanio, ‘Epi’.
  • 04/06: EBA ligako neurketa: Ordizia Iparraguirre 2020 – Ordizia Basoa Banaketak.
  • 05/01: Angel Jareñoren kurtso intentsiboa, Real Madrideko laguntzaile ohia eta Espainiako 15 urtez berakoen selekzioaren laguntzailea. GSF-a bigarren entrenatzaile bat ekartzeko lanean dihardu kurtsoa osatzeko.
  • 05/11:  Goierri Iparraguirre 2020 taldearen neurketa zehazteko dagoen talde baten aurka.
  • Maiatzan: Amaia Valdemororen hitzaldia, Espainiako saskibaloiaren historiako jokalari onenetakoa. Bere ama Urretxun jaioa da eta bere osabak Goierrin jokatu zuen 1971ean. 
  • 06/14 eta 06/15: 3×3 txapelketa
  • 06/17-21/06: Jokalari beteranoen txapelketa. Kalean izango da 70. hamarkada bukaera eta 80. hamarkada hasierak oroitzeko. S
  • 09/14: FIBA2K19  Euskal Encounter-en eskutik.
  • 10/12: Goierri Saskibaloia klubaren lehen neurketa 1969ko urriak 12an jokatu zen, lehen pausu hortatik 50 urte beranduago, klubaren historiaren 50 urteen liburua aurkeztuko da eta anaitasunezko bazkari bat ospatuko da. 

Kluba beste sorpresaren batean ari da lanean, berez harrigarria diren ekintza multzoari gehituko zaiona. Mikel Serrano, Zumarragako alkatea, Jon Luki, Urretxuko alkatea, German Monge, Euskadiko Saskibaloi Federakuntzako lehendakaria, Leire Aranburu, Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzaren lehendakariordea eta Xabier Chico, Goierri Saskibaloikoa, izan ziren ekintzak aurkeztearen arduradunak irudi kuttunak utzi zituen aurkezpenean, klubaren lehen taldearen argazkiaren erreprodukzioa bezala 50 urte beranduago. 

ZORIONAK ETA URTE ASKOTARAKO!

Iruzkin bat idatzi