Partidu aurretikoak: leia garrantzitsua gizonezkoen juniorretan
Denboraldi amaiera gerturatzen doa eta taldeak kokatzen doaz lauko finaletarako kategoria bakoitzean. Gizonezkoen juniorretan leia oso garrantzitsua biziko da laugarren postua jokoan egongo delarik. Ama Guadalupekoa Ikasbasket (12-6) taldeak CPK Kaldereria ISB taldea (14-4) bixitatuko du azpeitiarrengandik garaipen batera kokatzeko. Emakumezkoen juniorrentan berriz, leia interesgarriak dakartza sailkapenaren goikaldeak: liderra den Inar Optika ISB (14-3) taldeak, Zast Zarautz ZKE (11-6) jasoko du, azken hauek Top 4 rako leian jarraitu nahi dute; bestetik Grupo EME Oiarso (14-4) taldeak, bigarren postuan dagoena, bostgarren sailkatuaren aurka arituko da, Eskoriatza KE (11-4).
Gizonezkoen kadeteen kategoriak atsedenaldia duelarik, Cafes Aitona Askatuak (18-2), Goierri Oxykor (17-3) eta Easo AECC (17-3) taldeek, lidertza eskuratzeko pultsoa mantenduko dute emakumezkoen kadeteetan. Lehen biak etxetik kanpo arituko dira Atletico San Sebastian Andatza (5-16) eta Easo Alquileres Donosti (6-14) taldeen aurka eta donostiarrak azken sailkatua den Eskoriatza jasoko dute.
Senior kategoriatan, Txintxu Gozotegia ISB taldea 20tik 20koa sinatzen saiatuko da Añorga Saskibaloia (11-8) talde arriskutsuaren aurka, laugarren postura gertruratzen saiatzen ari dena emakumezkoen lehen mailan. Laugarren posturako leia honetan zuzeneko neurketa egongo da laugarrenaren, Atletico San Sebastian (13-6), eta seigarrenaren, Cafes Aitona Askatuak (11-8) taldeen artean. Gizonezkoen lehen mailan, Donosti Dolphins (16-5) taldeak, Mekalki Aloña Mendi (17-4) bixitatuko du sailkapenean berdintzeko asmoarekin. Liderrak, Atletico San Sebastianek (17-4), Zast Zarautz (11-10) bixitatuko du Aritzbatalden.
Kontsultatu hemen jardunaldiko ordutegi guztiak:
Gizonezkoen Lehen Maila
Emakumezkoen Lehen Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila
Emakumezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Hirugarren Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak