Jardunaldia: Laugarren postuetarako leiak puri purian

Jardunaldia: Laugarren postuetarako leiak puri purian

Lau lehenengo postuetarako leiak oso irekiak jarraitzen dute gipuzkoako ligetan. Gizonezkoen juniorren ligan, CPK Kaldereria ISB taldeak Ama Guadalupekoa Ikasbasket gainditu zuen (73-59) zuzeneko leia zen hortan, eta abantaila hiru garaipenetara zabaldu da azpeitiarren alde. Bigarren zatiko 44-27ko partzialak balantza desorekatu zuen. Emakumezkoen juniorretan, hiru talde daude berdinduak 12na garaipenekin laugarren postuan; Eskoriatzak eta Zast Zarautzek urrezko garaipenak eskuratu zituzten Grupo EME Oiarso (59-47) eta liderra Inar Optika ISB (37-41) taldeen aurka. Urbycolan Hondarribiak, atseden hartu zuenak ere, 12 garaipen dauzka. 

Zast Zarautzek eta Bera Berak laugarren posturako pultsoa mantentzen dute emakumezkoen kadeteetan. Donostiarrek atsedenaldia eduki zuten eta Zarauztarrek Fiskalan ISB gainditu zuten 55-42, beraz garaipen bateko abantaila dute Bera Berarekin baino jokatutako neurketa bat gehiagorekin. 

Hogeitik hogei emakumezkoen lehen mailan Txintxu Gozotegia ISB taldearentzat; Añorga Saskibaloia talde arriskutsua gainditu zuen (66-53) atsedenalditik bueltatu arte abantaila handirik hartu ez zuen neurketan. Cafes Aitona Askatuak taldeak Atletico San Sebastian gainditu zuen (48-56), beraz top4ko leia puri purian jarri du. Atleticok laugarren postua mantentzen du, hamahiru garaipenekin, Askatuak eta Grupo EME Oiarso taldeak gertutik jarraitzen dutelarik, biak hamabi garaipenekin. Gizonezkoen lehen mailan, neurketa interesgarria Aritzbatalden, non liderrak, Atletico San Sebastianek garaipena eskuratu zuen Zast Zarautzen aurka 69-70 Eizagirreren bi jaurtiketa libre baliatuz azken momentuetan. Sailkapenaren beheko aldean, DKS taldeak aurrera pausu garrantzitsua eman zuen (59-55 Astigarragako Mundarroren aurka) eta TAKE Orbela Tabernak ere bai (65-47 Alde Zaharraren aurka).

Kontsultatu hemen jardunaldiko emaitza guztiak:
Gizonezkoen Lehen Maila
Emakumezkoen Lehen Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila
Emakumezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Hirugarren Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.