Partidu aurretikoak: Bigarren itzuliaren hasiera gizonezkoen lehen mailan

Partidu aurretikoak: Bigarren itzuliaren hasiera gizonezkoen lehen mailan

Bigarren itzulia astebukaera hontan hasiko da gizonezkoen lehen mailan eta lidergoa pil-pilean dago. Hiru koliderrak saiatuko dira hamaikagarren garaipena batzen jokatutako hamalau jardunalditatik. TAKE Orbela Taberna taldeak, Electricidad Pedrosanz Debasket bixitatuko du gaur arratsaldean; etxetik kanpo jokatuko du ere Santo Tomasek bihar, CD Internacionalen aurka, eta Bosteko Iraulik, Hernani jasoko du. Hiru leia estu, dinamika onean dauden hiru taldeentzat. Sailkapenaren behekaldetik, Cafes Aitona Askatuak taldeak, ZAST Zarautz ezustean hartzen saiatuko da haize pixkat hartzeko. 

Emakumezkoen lehen mailan, Atletico San Sebastian eta ZAST Zarautz bederatzigarren garaipena eskuratzen siatuko dira bederatzigarren jardunaldi hontan Alde Zaharraren eta Grupo EME Oiarsoren aurka. Hirugarren sailkatuak, Antigua Luberrik, TAKE jasoko du, garaipen batera dagoena, oso leia erakargarria. Behekaldetik, Eskoriatzak ezustekoa ematen estreinatu nahi du Ostadar SKT sendo baten aurka. 

Gainera, Euskal ligetarako sailkapena ematen zuten lauko finalak jokatu ostean aurreko astebukaeran, Juniorren eta kadeteen mailak bigarren faseari ekingo diote finalen finala begi bistaz jota harturik.

Hauexek dira jardunaldiko ordutegiak: 
Gizonezkoen 1. maila
Emakumezkoen 1. maila
Gizonezkoen 2. maila
Emakumezkoen 2. maila
Gizonezkoen 3. maila
Emakumezkoen juniorrak
Gizonezkoen juniorrak
Emakumezkoen kadeteak
Gizonezkoen kadeteak

Iruzkin bat idatzi