Partidu aurretikoa, 10. astea: garaiezinen arteko leia

Partidu aurretikoa, 10. astea: garaiezinen arteko leia

Astebukaerak garaiezinen arteko bi leia dakartza. Emakumezkoen lehen mailan, Txintxu Gozotegia ISB eta Ostadar taldeak Azkoitian neurtzen dira (larunbata, 18.00) lidertza jokoan egongo delarik, izan ere kategoria dominatzen ari diren bi taldeak dira. Gizonezkoen kadeteetan bestetik, Redline Mekanika TAKE eta Erroibide Irun, Tolosan neurtuko dira (larunbata 10.30) bostetik bostekoa lortzeko asmotan. Easo 04 Mendaur taldeak, liderretatik garaipen batera dagoenak, Iragaz ISB jasoko du eta adi adi jarraituko du koliderren arteko leia. 

Gainontzeko kategoriatan ere leia interesgarriak dakarzkigu jardunaldiak. Gizonezkoen lehen mailan, DKS taldea, orain arte garaiezina izan den Mekalki Aloña Mendi ustekabean hartzen saiatuko da. Oñatiarrek jada bi garaipeneko diferentzia dute sailkapenean bigarren eta hirugarren doazen taldeekin, Donosti Dolphins eta Atletico San Sebastian; bi talde hauek Alde Zaharra eta Bosteko Irauliren aurka leiatuko dira hurrenez hurren. 

Gizonezkoen juniorretan, liderra den Mondragon Unibertsitatea taldeak, atsedenaldia du astebukaera hontan. Easo Adarra (Cafes Aitona Askatuak taldearen aurka) eta CPK kaldereria ISB (Ama Guadalupekoa Ikasbasket taldearen kantxan) sailkapenean liderra harrapatzen saiatuko dira. Bera Berak Zast Zarautz jasoko du emakumezkoen juniorretan helburu argi batekin; txapelketa bikain honen hasierarekin jarraitzea. Bitartean emakumezkoen kadeteetan, Ordiziak, hamargarren garaipena bilatuko du hamargarren jardunaldi hontan Bera Beraren bixita jasoz. 

Kontsultatu hemen jardunaldiko ordutegiak: 
Emakumezkoen Lehen Maila
Gizonezkoen Lehen Maila
Emakumezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Hirugarren Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Kadeteak
Emakumezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.