Jardunaldia: Txintxu Gozotegia eta Redline Mekanika Take lidergoan

Jardunaldia: Txintxu Gozotegia eta Redline Mekanika Take lidergoan

Txintxu Gozotegia ISB emakumezkoen lehen mailan eta Redline Mekanika TAKE gizonezkoen kadeteetan izan ziren garaiezinen arteko leian garaileak astebukaeran. Azkoitiarrek 52-46 garaitu zuten Ostadar, hasieratik ondo ekin zuten leian, (15-7 lehen laurdenean) eta abantaila bukaerara arte mantentzen jakin zuten. Orain lidergoan bakarrik dago taldea, atzetik hirukote batek jarraitzen duelarik garaipen batera, Ostadar, Cafes Aitona Askatuak eta Grupo EME Oiarso. (Argazkia: Ostadar Saskibaloia)

Tolosarrek bestetik ez zioten aukerarik eman Erroibide Irun taldeari (82-34). Hasierako 22-12 tik agindu zuten neurketa eta sailkapenaren gorenean mantentzen dira, Irundarrak eta Easo 04 Mendaur garaipen batera daudelarik. Donostiarrek 71-58 garaitu zuten Iragaz ISB hirugarren laurden ikusgarri bati esker (31-18).

Gainontzeko kategoriei dagokienean, Mekalki Aloña Mendik trataezin jarraitzen du gizonezkoen lehen mailan, zortzitik zortzi. DKS ez zen sorpresatik urrun geratu, baino oñatiarrak gailendu ziren azken laurdenean markagailua iraulita (9-24ko partziala), azkenean 53-60. Bi gairaipenera mantentzen dira Donosti Dolphins eta Atletico San Sebastian, Alde Zaharra (70-64) eta Bosteko Irauli (43-67) garaitu ostean hurrenez hurren. 

Bera Bera taldeak jarraitzen du sailakapenaren buruan emakumezkoen juniorretan, Zast Zarautz 58-46 garaitu ostean, neurketaren azken laurdenera 38-37 iritsi zelarik markagailua. Urbycolan Hondarribia taldeak garaipen batera jarraitzen du liderra. Easo Adarra eta CPK Caldereria ISB  taldeek, liderrak, Mondragon Unibertsitateak, atsedenaldia zuela aprobetxatu zuten sailkapenean hau harrapatzeko gizonezkoen juniorretan. Donostiarrek Cafes Aitona Askatuak garaitu zuten eta azpeitiarrek Ama Guadalupekoa Ikasbasket garaitu zuten Hondartzan, azken momentuan erabaki zen neurketan (62-64). Emakumezkoen kadeteetan bestetik, Ordiziak sendo jarraitzen du Bera Bera garaitu ostean; hamar neurketatik hamar garaipen, Cafes Aitona Askatuak atzetik garaipen batera duelarik. 

Kontsultatu hemen kategoria bakoitzeko emaitzak eta sailkapenak:
Gizonezkoen Lehen Maila
Emakumezkoen Lehen Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila
Emakumezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Hirugarren Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak
Gizonezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.