Nieves Aranburu (Bera Bera): “Gertatzen dena gertatzen delarik ere, gure jokalariak iada txapeldunak dira”

Nieves Aranburu (Bera Bera): “Gertatzen dena gertatzen delarik ere, gure jokalariak iada txapeldunak dira”

Bera Bera da Euskal ligetarako lehen multzora sarbidea ematen duten lauko finalean parte hartuko duen ordezkari gipuzkoarra emakumezkoen juniorretan. Etxean izango da, Manteon, bere jendearen aurrean. Berdintasun handiko lehen fase baten ostean, talde donostiarrak sari bat bezala jaso du erronka eta finalaurrekoetako neurketan besterik ez dute pentsatzen, Araskiren aurka arituko dira. Beraien prestatzailearekin hitz egin dugu, Nieves Aranburu. 

Nola iristen zarete lauko finalera? 

Ilusioz gainezka eta denboraldi hasieran markatu genuen helburua betea daukagula ikusita. Leiatzeko aukera daukagu eta gainera hemen, etxean, familia, lagun eta klubaren laguntzarekin, taldearekin irauli egin direnak. Ziur nago asko gozatuko dugula.

Hitz egiguzu zure taldearen inguruan, nola eraiki da urte hauetan zehar?

Taldearen enborra mantendu egin da infantiletatik, irteera eta fitxaketa txiki batzuekin. Etortzen joan direnak oso modu onean moldatu dira, garen talde jatorra eta langilea eratuz. Entrenatzaile asko eduki dituzte, eta denek utzi zute zer ikasia aurtengo denboraldian arrakasta lortzeko. Berekoia izango nintzateke ez banitu entrenatzaile guztiak aipatuko, haien denbora eta esfortzua utzi baitute horrelako pertsonak dituen taldea eratzeko. 

Berdintasun handiko lehen fasearen ostean… Zer suposatuko luke zuentzat, talde, klub eta entrenatzaile gisa, lauko finala irabazteak eta lehen multzorako txatela lortzeak?

Lehen fasean asko gozatu dugu, inork ez digu oparirik egin, eta horregatik oneraino iristea iada garaipen bat da guretzat. Noski pentsatzen duzula zer gertatuko litzatekeen lehen multzoan jokatzea lortuko bagenu, baino lasaitasunarekin joatea nahiago dut, neurketaz neurketa. Gure hurrengo helburua finalaurrekoa irabaztea da, horrela beste neurketa batez gozatuko baitugu.

Juniorren kategoriak, batez ere jokalari batzuentzat, prozesu baten amaiera izan ohi dira (kanpora ikastera joaten dira, …). Horrek horrelako final bati berezitasun handiagoa gehitzen dio? 

Guretzat, hiru entrenatzaileentzat, denboraldia oso berezia izaten ari da. Jokalariak hazten ikusiko ditugu Txemak eta nik infantiletan entrenatu genituenetik eta Gonzalok minietan entrenatu zituenetik. Hirurontzat biribilgunea isten ari da, eta horrelako arrakasta batekin istea imaginatu ezin genezakeen gauza bat da. Hori bai, ezin ditugu sentsazio kontrajarriak ekidin, alde batetik denboraldiaz asko gozatzen ari gara, baino bestetik, gehienontzat azken denboraldia izan daiteke klubean. 

Guretzat lehentasun bat izan da neskek denboraldiaz gozatzea eta oroitzapen on bat eraman ahal izatea joango diren tokira doazela ere. Bigarren fase hau gertatzen dena gertatuta ere haientzat da. Txapeldun handiak dira, eta fase hau irabazteak edo galtzeak ez du hori aldatuko. Gure desira etorkizunean kirol hontara jokatzen jarraitu dezatela da, eta inoiz ez dezatela honaino ekarri dituen ilusioa galdu.  

Nolako lauko finala espero duzu? Non egon daitezke finalean egoteko giltzak? eta behin bertan egonda, irabazteko giltzak? 

Lauko final bat inoiz ez da erraza, urduritasunak beti daude agerian, bai jokalarienak eta baita entrenatzaileenak ere, horregatik dira hain bereziak. Lauko final gogor bat espero dugu, gure filosofian sinesten jarraituko dugu, gure jokalariek badakite horrelako neurketak irabazteko beharrezkoa dela kontzentrazioa eta defentsatik haztea erasoan lasaitasunez jokatzeko. “Burua hotz, bihotza bero”, oso ondo deskribatzen duen esaldia da. Txapelketak bakoitza bere lekuan jartzen du eta horregatik bai irabazi edo galdu, gustura egongo gara, eta galtzekotan gainera, ez da inongo dramarik izango. Gure lehentasuna gure lanarekin harro egotea da. 

ORDUTEGIAK (Manteo Pol., Donostia)
Larunbata, 11.00: Araski – Bera Bera
Larunbata, 13.00: Marianistas – La Salle Bilbao
Igandea, 16.00: Finala

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.