Nacho Núñez Gipuzkoa Basket taldeko lehendakari berri bezala aurkeztua

Nacho Núñez Gipuzkoa Basket taldeko lehendakari berri bezala aurkeztua

Gipuzkoa Basket taldeak Nacho Núñez aurkeztu du gaur goizean Miramar jauregian lehendakari postuan Nekane Arzallusen testigua hartuz. Núñez klubera hitz bat ahoan duela iritsi da: dinamismoa. Bere helburua “iadanik eraikita dagoenetik, eraikitzen jarraitzea da. Klubak instituzioekin konektatu du, eta Gipuzkoarekin konektatzeko lan egin du, Nekane ekintza askotan egon da eta gainera taldeak ACB ligan leiatzen du; 18 talde besterik ez daude maila horretan leiatzen dutenak. Batez ere, eraikitzen jarraitu nahi dugu”

Enpresa munduko kudeaketan lagundu dezakeela batez ere uste du, dinamismoan. Eremu horretan ibilbide luze eta bikaina dauka. Horretarako Núñezek bere laguntzaile taldea aurkeztu du, perfil desberdineko jendea dagoelarik bertan, instituzioen mundutik iritsitakoak, komunikazio mundutik iritsitakoak, eta baita saskibaloitik iritsitakoak ere, Pedro Epelde adibidez, Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzako lehendakari ohia. 

Núñezek #YOSOYGBC kanpainia aurkeztu du. Markatzen dituen helburu desberdinetatik, batez ere indarra eman nahi izan dio Gipuzkoan geroz eta presenteago egoteari. “Talde gipuzkoar bat gara eta presentzia handiagoa eduki nahi dugu lurralde guztian”. Bere filosofia esaldi batean laburtu du: “pertsona bat egunero konpainia onean altxatzen bada, gaur hemen daukaguna bezala, garaiezina bihurtzen da”. Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzatik lehendakari berriari zorterik onena opa diogu. 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.