Darío Brizuela espainiako selekzioarekin ostiralean Letoniaren aurka eta astelehenean Turkiaren aurka
Darío Brizuelak espainiako selekzio absolutuarekin jokatuko ditu uda honetan jokatuko den Txinako mundialera sailkatzeko balio duten bi azken neurketak. Espainiak, bere txartela ziurtatua dauka mundialerako; ostiralean Rigan Letoniaren aurka neurtuko da (18:30), oraindik sailkatzeko aukerak dauzkan taldea delarik. Astelehenean (19:30), Scarioloren taldea Turkiaren aurka neurtuko da Tenerifen, talde honek ere sailkapen txartela eskuratua dauka.
Beste bi hitzordu berezi izango dira 24 urte eta Easo taldean hazitako eskolta donostiarrarentzat, gainera denboraldi bikaina bizitzen ari da, izan ere aurtengoa da ACB ligan maila bikaina emanez egonkortzea lortu duen urtea. Brizuelak iada, aurreko FIBA neurketetan protagonista izatea lortu zuen saskiratzaile nagusia izanez Turkiaren aurka 18 puntu saskiratuz. ZORIONAK DARIO!